BBCko kazetari batek itzulpen-aplikazio batzuk hartu eta Bilbora jo zuen haiek probatzera.
Probak era honetakoak izan ziren:
Guggenheim museora joan eta jakitea zein den asegururik altuena duen artelana
Moiuako metro geltokian norbaiti galdetzea zein den biderik egokiena Plaza Barrira joateko
Plaza Barrian bere lehen musuaren istorioa kontatuko zion norbait bilatzea
Gili-Gili arropa-denda bilatu eta barruko norbaiti eskatzea berarekin eta han saltzen den zerbaitekin selfie bat egiteko.
Taxi bat hartu, Concha Kafetegira joateko, eta, hara iritsitakoan, galdetzea zein den gehiena saltzen duten pintxoa
Zezenketa-museora joan eta hango langileei galdetzea zenbat pertsona har dezakeen zezen-plazak, betetzen denean, eta noiz eraitsi zen lehengoa
Postal bat eta euro bateko zigilua erosi eta Teknologia sailekoei bidaltzea
Google Translate ez dagoenez ahozko euskararako prestatua, kazetariak ingelesetik espainierarako itzulpena aukeratu zuela dio.
Baldintzak ia ezin hobeak izan ziren arren, hau da, lokalen barruan ez egon arren hondoko zaratarik eta proban parte hartzeko prest agertu zirenek denbora errealeko itzulpen-aplikazioak ezagutzen bazituzten ere, hasieran zailtasunak izan zituen esaldi aski sinpleak maneiatzeko. Hainbat arazo azaldu ziren proba horietan. Kazetariak dio aplikazio horiek berde samar daudela oraindik. Joseba Abaitua Deustuko Unibertsitateko irakasleak esan zioen hizketa ezagutzeko teknologiak dituen mugak ikusten direla hor. Aurrez aurre duzun norbaitekin telefono baten bidez itzulpenak eginez elkarrizketan jardutea beti izango dela trakets samarra, baina aplikazioak gero eta hobeto funtzionatuko dutela jendeak erabili ahala. Kontuan izan behar da makina bati hitz egiten zaiola. Esaldiak laburrak eta garbi esanak baldin badira sistemak ondo funtzionatuko du baina hizketa zaindugabea eginez gero huts egingo du. Sistema horiek asko hobetu beharra dute oraindik azentu eta hitz egiteko modu desberdinak ezagutzeko.
Artikulu luze honen egilea Nick Disabato da, Chicagoko diseinatzaile eta editorea. Jatorrizko bertsioa A List Apart blogean aurkitzen da. Hona hemen, euskaraturik, bi atal dituen artikulu mamitsua: 1. atala Teknikoki guk guztiok argitalpen arloan lan egiten dugunez, badu zentzua kolektibo gisa ebooken erronka tekniko eta logistikoetan arreta jartzeak. Horiek muga berri bat dira, baina webaren muga zaharraren antz handia du, HTML, CSS eta XML direlarik ebooen ePub estandar nagusiaren euskarriak. Badira desberdintasun nabarmenak ebookak argitaratzeak gaur egun dituen arazoen eta webeko estandarren mugimenduak aurkitu zituenen artean. Industria jakin batean etena eragiteko asmorik gabe sortu zen amarauna ; ez zuen aurrekaririk, ez antzekorik. Lehian ari dira irakurketa digitala eta irakurtzeko era berri honek dakarrenarekin beldurturik dagoen industria handi, ahaltsu bat —aktiboki estandar irekien aurka diharduena edo haiei ez ikusiarena egiten ari dena . ...
Iturri nagusia : The U niversity of British Columbia Galdera horri erantzuten saiatu dira Kanadako Columbia Britainiarreko Unibertsitateko Basogintza Saileko Gary Bull eta John Worral doktoreak, ikerlan baten bitartez. Haiek eskainitako informazioa dakarkit hona, batez ere hondakinak eliminatzeko eztabaidetan erabili behar diren arrazoibideen adibide gisa. Galdera horri erantzuteko zehaztu behar da beste zerekin konparatzen dugun. Aukera bakarrak ez dira birziklatzea ala zabortegira botatzea. Horietaz gain, zabortegira eramatea metanoa eskuratuz, erraustea eta kogenerazioa dira beste aukera batzuk. Zabortegietan lorturiko metanoa energia-iturri gisa erabil daiteke, aldi berean CO 2 ak baino 23 bider berotegi-efektu handiagoa duen gas hori atmosferara isurtzea eragotziz. Erraustea, hau da tenpera tura handian erretzea, elektrizitatea sort uz, nahiko arrunta bihurtzen ari da , lurraldea erabiltzeko lehia eta zabortegie k ingurumenean duten inpaktuaren kezka handitu ahala . Kogener...
Iturria: European Commission Joinup Eusko Jaurlaritzak, joan zen asteko ostiralean, iturburu irekiko softwarearen openapps.euskadi.net biltegia agerian jarri zuen. Bere software-soluzioak edonorentzat eskuragarri jartzeak beste herri-administrazio batzuk animatu beharko lituzke haiek berrerabiltzera eta garapenean ekarpenak egitera. Openapps.euskadi.net open data moduko argitaratze mekanismo bat erabiltzen ari da. Kodea bere hartan, irazi gabe eskaintzen du. Webgune horrek beste batzuek sorturiko iturburu irekiko aplikazioen katalogoa ere badu, iturburu irekiko beste sei biltegiranzko estekekin. Biltegi horietakoak dira Joinup, Cenatic, Espainiako gobernuarena eta Kataluniako Generalitataerna, besteak beste. Erabiltzaileek aukera dute webgune horietan guztietan soluzioak bilatzeko. Beste biltegi batzuk ere gehituko zaizkio etorkizunean katalogoari. Beste mota bateko software-aplikazioak, berrerabilera bultzatzeko asmoz jarriko direnak, gehituko zaizk...
Comments
Post a Comment