Testu-meatzarita medikuntzaren historia aztertzeko

Iturria: Digital History Seminar

Manchester-eko Unibertsitateko Informatika Eskolako irakasle eta Testu Meatzaritzarako Erresuma Batuko Zentru Nazionaleko zuzendari den Sophia Ananiadou andreak egin duen doktore-tesiaren izenburua hauxe da: Medikuntzaren  historiaren azterketa testu-meatzaritzaren bitartez. Ananiadou andreak tesi horretan frogatu du testu-meatzaritzako tresna berritzaileak baliagarriak direla artxibo historikoetatik informazioa automatikoki erauzteko. Bi artxibo historiko arakatu ditu:  British Medical Journal (BMJ) (1840tik – orain arte) eta Londresen eskualdeko Medical Officer of Health (MOH) erakundearen txostenak (1848-1972). National Centre for Text Mining (NaCTeM) ikerketa-zentroaren testu-meatzaritzako tresnek, terminoak, entitateak eta gertakariak  erauziz, artxibo historiko horiek automatikoki metadatu semantikoz aberastu ditu. Bilaketa semantikoko sistemaren garapena biriketako gaixotasunek 1840z geroztik izan duten bilakaera ikertzeko prestatu du bereziki. 

Aurkezpena helbide honetan jarrai daiteke: http://youtu.be/tadFqCQXD-Q 


Hauek dira tesiaren aurkezpeneko diapositibak:

 

Comments

Popular posts from this blog

Ikasmaterialgintzan nagusituko den zenbait joera

QR kodeak erabiltzeko gida

Zenbateraino da onuragarria papera birziklatzea?