Stepcraft 2 mahaigaineko CNC makina bat da, hainbat lan egiteko gai dena: fresatu, taillatu, grabatu, 3Dn inprimatu, binilozko orriak ebaki, etab. Lant ditzake zuretik hasi eta metaletaraino. Bost tamainatakoak izango dira Stepcraft 2ren bertsioak: 210x210 mm-tik 840x600 mm-ra bitartekoak. 2015eko ekainean hasiko dira makinak entregatzen. Egin nahi diren piezen diseinua norberak egin dezake, eskanea daiteke edo Internetetik jaitsi. Makina bateragarria da hainbat etxek egiten dituen erremintekin (Proxxon, Dremel) edo
Stepcraft HF 500W buruarekin, lan gogorragoak egin nahi badira, aluminioa, letoia, karbono-zuntza edo grafitoa mekanizatuz. Honek 3.000 eta 20.000 bira/min arteko abiaduretan lan egin dezake. Erreminta horiekin eta Vectric Cut 3D softwarearekin 3Dko grabatuak egiten dira. Aldi berean fresatzeko makina eta 3D inprimagailua da.
Stepcraft 2 makinak kit batean entregatuko dituzte, 4-5 ordutan norberak muntatzeko moduan, nola eta ez den muntaturik bidaltzeko eskatzen. Azken aukera honek kostu gehigarri bat du muntatze-lanagatik eta garraioa garestiagoa izateagatik.
Hainbat softwarerekin da bateragarria: Sketchup, Corel Draw, Adobe Illustrator,
Inkscape, AutoCAD, Solidworks eta beste askorekin.
Iturria: BookBusiness Sir Tim Berners-Lee-k World Wide Weba asmatu zuen 1989an, Interneteko edukiak eskuragarri jartzeko helburuarekin. Orain, 2016 IDPF DigiCon @ BEA konferentzian antzeko planteamendua egin du, liburu digitalaren etorkizunaz. Hark uste du argitaletxeek erabil ditzaketela amaraunaren estandar irekiak, liburu digitalen edukien arteko estekak sortzeko eta ebookak partekatzeko, hainbat tresna eta pantailaren bidez. HTML 5 estandar irekia erabiliz, ebookek konta ezin ahala forma izan ditzakete. Irudimena beste mugarik ez dute izango, zioen Berners-Leek. EPUB 3 estandarra webeko estandar irekietara gehiago hurbiltzen den neurrian, dauzkaten gailuak baino haratago joango dira ebookak. Berners-Lee 2016 IDPF DigiCon @ BEA konferentzian Ebooken eta webaren munduak batzea orain arte sektorean uste izan den baino lasterrago gerta liteke, balitekeelako World Wide Web Consortium (W3C) eta International Digital Publishing Forum (IDPF) erakundeak batzea. Berners-Leek, W3Cre...
Xplana -tik harturiko zenbait ideia Edukia gero eta gehiago zatikatzea eta testuliburu tradizionalaren eredua apurtzea Eduki zatikaturanzko mugimendua joera indartsua izan da iTunes agertu zelarik albumez hitz egin ordez abestiez hitz egiten hasi ginenez geroztik. Ikusten ari gara hori gero eta gehiago gertatzen ari dela hezkuntzan, gaitasun digitalek edukia erraz bereiztea eta bilduma berri pertsonalizatu/egokituak sortzeko birkonbinatzea ahalbidetzen diguten neurrian. Gaur egun, oraindik uste dugu testuliburuak zatikatzea haiek kapituluka jartzea dela. Hemendik bost urtera ikasmaterial guztiak nahi edo behar dugun eran birkonbina daitezkeen piezatan zatikaturik ikusiko ditugu. Edukiak zatikatzeko eta produktu-eredu berriak sortzeko aukera ematen duten aplikazioak ugaritzea Gaur egun testuliburutzat daukaguna eduki konbinatua edo harpidetza bidezkoa jasotzeko marko soila den aplikazioa bihur liteke (aldizkari batzuk beren aplikazioekin egiten hasi d...
Iturri nagusia : The U niversity of British Columbia Galdera horri erantzuten saiatu dira Kanadako Columbia Britainiarreko Unibertsitateko Basogintza Saileko Gary Bull eta John Worral doktoreak, ikerlan baten bitartez. Haiek eskainitako informazioa dakarkit hona, batez ere hondakinak eliminatzeko eztabaidetan erabili behar diren arrazoibideen adibide gisa. Galdera horri erantzuteko zehaztu behar da beste zerekin konparatzen dugun. Aukera bakarrak ez dira birziklatzea ala zabortegira botatzea. Horietaz gain, zabortegira eramatea metanoa eskuratuz, erraustea eta kogenerazioa dira beste aukera batzuk. Zabortegietan lorturiko metanoa energia-iturri gisa erabil daiteke, aldi berean CO 2 ak baino 23 bider berotegi-efektu handiagoa duen gas hori atmosferara isurtzea eragotziz. Erraustea, hau da tenpera tura handian erretzea, elektrizitatea sort uz, nahiko arrunta bihurtzen ari da , lurraldea erabiltzeko lehia eta zabortegie k ingurumenean duten inpaktuaren kezka handitu ahala . Kogener...
Comments
Post a Comment