Audik airea eta ura erabiliz eztanda-motorrentzako erregaiak lortu ditu
Iturria: innovation toronto
Audi barne-errekuntzako motorrentzako erregai berri bat egiten ari da, klima-aldaketaren arazoari erremedioa jartzen lagundu dezakeena. Lortu duen diesel erregai sintetikoa ura eta airea erabiliz ekoizten baita. Produktu horren lehengaiari "blue crude" deitu diote.
Horretara iristeko prozesua energia-iturri berriztagarrietatik, dela eguzki-energiatik, haizearenetik edo hidraulikotik, elektrizitatea sortuz hasten da. Gero elektrizitate horren bidez uraren elektrolisia egiten da, hidrogenoa eta oxigenoa banantzeko. Oxigenoa atmosferara askatzen da eta hidrogenoa erreaktore batera eramaten da.
Hidrogenoa atmosferatik lorturiko CO2arekin konbinatzen da, bi urratseko prozesu batean: lehenbizikoan karbono monoxidoa, hidrogenoa eta ura ekoizten dira eta bigarrenean COa eta H2a erreakzionaraziz, petrolio gordinaren baliokide den "blue crude" hori lortzen da. Substantzia hori kate luzeko hidrokarburoz osatua da. Ondoren fintze-prozesu baten bidez e-diesel erregaia lortzen da.
Audik dioenez prozesuan erabiltzen duten karbono dioxidoa orain biogas-instalazio batetik ateratzen dute baina parte bat airetik hartzen dute, berotegi-efektua eragiten duen gas hori atmosferatik ateraz.
Analisiek erakusten dute diesel sintetikoak erregai fosilak baino ezaugarri hobeak dituela, besteak beste sufrerik ez duelako. Erregaia sortzeko prozesuak %70eko errendimendua du, Audik dioenez. biodieselarekin egiten den bezala, erregai sintetikoa nahas daiteke erregai fosilarekin. Dresdeneko lantegi pilotuak eguneko 160 litro ekoiz ditzake eguneko baina hurrengo urratsa ekoizpena handitzeko instalazio handiago bat egitea izango da. Merkatuko prezioa 1-1,5 €/L-koa izango da.

Comments
Post a Comment