Herbehereetako startup bat 3D inprimaketaz zubi bat eraikitzera doa
Get link
Facebook
X
Pinterest
Email
Other Apps
Herbehereetako startup batek aditzera eman du inprimagailu robotiko batzuk erabiliko dituela Amsterdamgo kanal baten gainean oinezkoentzako zubi baten egitura soldadura metatuz eraikitzeko.
MX3D enpresak datorren irailean ekingo dio egitasmoa gauzatzeari. Beso robotiko batzuk zubiaren atalak ipini ahala haien gainean joango dira egitura inprimatuz.
Beso robotikoek metala berotzen dute 1.500 °C-raino poliki-poliki egitura soldadura metatuz eraikitzeko, diseinu sofistikatua programa informatiko batek aginduta . Azken finean soldatzeko makina aurreratu bat robot industrial bati atxiki diote.
Zubiaren eraikuntza irudikatzen duen ordenagailuz eginiko irudia.
Teknika honek aldamioak erabiltzea saihesten du, robotek inprimatzen duten egitura bera erabiltzen dutelako euskarri gisa.
Iturri nagusia : The U niversity of British Columbia Galdera horri erantzuten saiatu dira Kanadako Columbia Britainiarreko Unibertsitateko Basogintza Saileko Gary Bull eta John Worral doktoreak, ikerlan baten bitartez. Haiek eskainitako informazioa dakarkit hona, batez ere hondakinak eliminatzeko eztabaidetan erabili behar diren arrazoibideen adibide gisa. Galdera horri erantzuteko zehaztu behar da beste zerekin konparatzen dugun. Aukera bakarrak ez dira birziklatzea ala zabortegira botatzea. Horietaz gain, zabortegira eramatea metanoa eskuratuz, erraustea eta kogenerazioa dira beste aukera batzuk. Zabortegietan lorturiko metanoa energia-iturri gisa erabil daiteke, aldi berean CO 2 ak baino 23 bider berotegi-efektu handiagoa duen gas hori atmosferara isurtzea eragotziz. Erraustea, hau da tenpera tura handian erretzea, elektrizitatea sort uz, nahiko arrunta bihurtzen ari da , lurraldea erabiltzeko lehia eta zabortegie k ingurumenean duten inpaktuaren kezka handitu ahala . Kogener...
Artikulu luze honen egilea Nick Disabato da, Chicagoko diseinatzaile eta editorea. Jatorrizko bertsioa A List Apart blogean aurkitzen da. Hona hemen, euskaraturik, bi atal dituen artikulu mamitsua: 1. atala Teknikoki guk guztiok argitalpen arloan lan egiten dugunez, badu zentzua kolektibo gisa ebooken erronka tekniko eta logistikoetan arreta jartzeak. Horiek muga berri bat dira, baina webaren muga zaharraren antz handia du, HTML, CSS eta XML direlarik ebooen ePub estandar nagusiaren euskarriak. Badira desberdintasun nabarmenak ebookak argitaratzeak gaur egun dituen arazoen eta webeko estandarren mugimenduak aurkitu zituenen artean. Industria jakin batean etena eragiteko asmorik gabe sortu zen amarauna ; ez zuen aurrekaririk, ez antzekorik. Lehian ari dira irakurketa digitala eta irakurtzeko era berri honek dakarrenarekin beldurturik dagoen industria handi, ahaltsu bat —aktiboki estandar irekien aurka diharduena edo haiei ez ikusiarena egiten ari dena . ...
Hasi gara gidaririk gabeko autoak ikusten. Egunen batean kamioi-gidariak lanik gabe geratuko ote dira? Galde-erantzunak trebeki erantzuten dituzten ordenagailuek ordezkatuko ote dituzte bezeroen kontsultak erantzuten jarduten duten zerbitzuetako langileak? Biltegizainik gabeko biltegi automatizatuak ote datoz? Industria-iraultzaren hasieran ere antzeko kezkak zituzten. Beldur ziren lurrun-makinek gizakiei lana kenduko ote zieten. Gerora ikusi da ez zela hori gertatu. Hala ere, horrek ez du esan nahi goiko galdera horiek zentzurik ez dutenik gaur egun. Izan ere, makinek badituzte trebetasun batzuk, orain arte gizakiak bakarrik zituenak: ulertzeko , hitz egiteko, entzuteko, ikusteko, idazteko eta are ikasteko gai dira. Beraz ez litzateke hain harritzekoa lanpostu batzuetan robotek gizakiak ordezkatzea. Eta, horren ondorioak txarrak ala onak izango dira? Beti bezala denetik izango da. Lan gogor asko makinek egingo dituzte, produktuak ekoizteko kostua txikiagoa izango da et ta hori ez da...
Comments
Post a Comment