Posts

Eleaniztasuna eta enpresa : 2013-11-8an Nantesko Unibertsitatean

Eleaniztasunaren gaia enpresetan gaur egun bizi-bizirik planteatzen da, 1980ko hamarkadan planteatzen zen "dena ingelesez" aukeraren ordez. Kapitalismo berantak gaur egun dituen aldaketek gero eta zeregin garrantzitsuagoa ezartzen diote eleaniztasunari ekonomia globalizatuan, botere ekonomikoak munduan zehar sakabanatzeak hizkuntzen arteko harremanak birplanteatzea baitakar.  "Eleaniztasunean eta kultura-aniztasunean" gaitasuna izatearen ideia agertzeak eta gaitasun horien balioa lan-merkatuan handitzeak gogoeta egitera gonbidatzen dute, formazioaren ikuspegitik. Gero eta ikerlan gehiago ari dira agertzen frogatzen dutenak ingelesa ez dela nahikoa nazioarteko partaideen artean komunikazioa bermatzeko. 2006an, ELAN txostenak, 2008an Davignon txostenak osatu zuenak, haren emaitzak berretsiz, erakutsi du nahikoa den hizkuntza-sorta bat ez menderatzeak merkatuak galarazten dizkiela enpresei. Zenbait egitasmok, hala nola DYLAN 2006-2011 egitasmoak, Hizkuntzen dinamik...

Laster iragarkiak ikusiko ote ditugu ebooketan?

Iturriak: Brave New World , googereader , BBC Gaur egun liburuetan ikusten ditugun iragarki bakarrak beste liburu batzuenak izaten dira, baina beti gauzak ez dira horrela izan. XIX. mendean eta XX.aren hasieran arrunta zen liburuetan beste produktu batzuen iragarkiak ikustea.  Yahook iaz ebooketan iragarkiak txertatzean oinarritzen diren bi patente erregistratzeak iradokitzen digu agian laster eduki horietan iragarkiak ikusten hasiko garela lehentxeago edo geroxeago.  Patente horiek diotenez, deskribatzen dituzten tekniken bidez, erabiltzaileei eskain lekizkieke liburuak prezio desberdinetan, baita doan ere, iragarkiek izango luketen pisuaren arabera, eta iragarriko liratekeen produktuak izan litezke liburuaren araberakoak edo are kapitulu, esaldi edo hitz baten araberakoak. Iragarkiak ager litezke testuan txertaturiko hiperesteken bidez, testuaren aldamenean eta agerraraz litezke eduki dinamiko gisa ere.

SiDiM:Fraunhofer proiektuaren DRM sistema berria

Gaur egun argitalpen-industrian bi mota nagusitako DRMak erabiltzen dira pirateria saihesteko. Horietako batek, DRM gogorra dei genezakeenak, fitxategia fisikoki blokeatzen du. Babes hori duten edukiak erosleak soilik erabil ditzake, baina badira babes hori kentzeko gai diren tresna arruntak. Bestea ur-marka bidezkoa da eta edukia jatorrizkoa ez den jabe batek Interneten duela salatzen du.  Orain, Alemanian egoitza duen enpresa batek beste mota bateko DRM bat garatu du. DRM horrek jatorrizko testuaren kopietan testua bera aldatzen du, baiezko esaldiak ezezko bihurtuz, hitzen ordena aldatuz, hitzak sinonimoz ordezkatuz, marrak txertatuz, etab., eta, gainera, ur-marken teknika erabiltzen du. Produktu berria Fraunhofer proiektuaren emaitza da. Alemaniako Liburu-saltzaileen Elkartearen babesa eta Hezkuntza eta Ikerketa Ministerio Federalaren dirulaguntza ditu.   Laburbilduz: norbaitek liburua erosten duenean eduki osoa du, baina erosle horrek norbaiti kopia bat ematen ba...

Zertan dira erloju aurreratuak?

Image
Iturria: BBC News   Orain arteko erloju aurreratuak ez dira hain aurreratuak, egia esan. Funtzio aurreratuetarako, telefono aurreratuen menpeko baitira. Bluetooth bidez konektatu behar izaten dute, ordua ez den zerbait eskaini behar dutenean.  Zurrumurruek diote Apple erloju aurreratu bat kaleratzekotan dela. Inork ez daki nolakoa izango den eta ezta beste etxe batzuek aterako dituztenak nolakoak izango diren ere. Bakoitzak bere ideiak ditu erloju aurreratuek izan behar dituzten ezaugarriez. Hiruzpalau joera ikus daitezke fabrikatzaileen artean:   telefonoarekin konektatzea baino askoz gehiago planteatzen ez dutenena, ahotsez komunikatzeko gaitasuna eskaini nahi dutenena, pulsometroa edo osasunarekin zerikusia duten neurketak erantsi nahi dizkietenena eta hortik haratago joan nahi dutenena, esate baterako NFC teknologiaren bidez ordainketetarako tresna bihurtu nahi dutenenena.  Beste tresna batzuekin merkatuan nagusi diren berberak izango dira seguru asko ...

Amazonen estrategia Interneteko saltoki nagusia izateko apustua da

Iturria: Futurebook   Jeff Bezos-ek, Amazonen nagusiak, duela 20 urte inguru estrategia bat jarri zuen abian eta ordutik hona eutsi egin dio, aldaketa txikiak gorabehera. Estrategia horren barruan egin duen azken urratsa GoodReads erostea izan da, haiekin bi urte elkarrizketan jardun ondoren.  Goodreads katalogazio sozialerako webgune bat da. Webgune horretan erabiltzaileek liburuen, oharren eta erreseinen datu-base handi bat kontsulta dezakete. Erregistra daitezke, halaber, liburuen fitxak eta irakurketa-zerrendak sartzeko, eta taldeak osa ditzakete, liburuak proposatzeko edo haiei buruzko eztabaidak sortzeko. 2012ko uztailean 10 milioi kide eta hileko 20 milioi bisita  zituen  webguneak.   Bezos-ek ez du kolpe hutsik jotzen, ezarian-ezarian bere joko estrategikoan aurrera egiten du, presarik gabe baina gelditu gabe. Bitartean argitaletxeak unean uneko erabaki taktikoak hartzen dituzte. Amazonek, berriz, beste guztiak dantzan jartzen ditu bere interesen ...

Alemanian ebookak lekua hartzen ari dira

Iturria: Publishing Perspectives   Urtetan Alemaniako argitaletxeek baztertu samarrak izan dituzte ebookak, garesti merkaturatuz. Irakurleentzat ez ziren erakargarriak gertatzen. Badirudi, ordea, gauzak aldatu direla. 2011tik 2012ra Alemaniako liburuen salmentan ebooken pisua bikoiztu egin da, %1etik %2ra bada ere. Irakurleen jarrera aldatzen ari da Alemaniako Informazio-teknologien, telekomunikazioen eta medioen Elkarte Federalak joan zen abuztuan Interneten 2.000 erabiltzaileri egindako inkesta batek erakutsi duenez: inkestari erantzun diotenen %24k erantzun du paperezko liburuak irakurtzen dituela, baina ebookak irakurtzeko asmoa duela.

Inprimatuak izan dezake etorkizuna aro digitalean

Zer egin dezakete argitaletxeek argitalpen digitalen munduan buru-belarri sartu eta gainera paperezko argitalpenekin aurrera egiteko? Esan dezagun lehenbizi paperezko argitalpenentzat beti izango dela lekua. Irakurle batzuek papera nahiago dutelako eta baita gauza batzuetarako paperezko liburuek ebookek baino egokiera hobeak eskaintzen dituztelako ere, adibidez, adiskide bati liburu bat uzteko edo erregalatzeko.  Informazioa zabaltzeko egokiena ez da izango agian paperezko liburua, baina objektu gisa askok estimatzen dute.  Liburuak inprimatzeko era berriak ere indarra hartzen ari dira. Dagoeneko ez da nahitanahiezkoa milaka aleko tiradak egitea. Inprenta digitalak gero eta tirada txikiagoak egiten ditu arrazoizko kostu baten barruan, eta eskatu ahalako inprimaketak, berriz, aleak banan-banan inprimatzea ere ahalbidetzen du. Sistema hau ohiko inprentaren aldean bi bider garestiagoa da, baina kontuan izanda liburu-dendetatik jasotako aleen %30etik gora banatzaileei itzultzeak...