Posts

Teknologia hezkuntzan. Egoera eta joerak

Teknologia asko hedatu da gure ikastetxeetan azken urteotan. Euskal Herriko Autonomia Erkidegoan, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak Ikastetxeetan . 2014/15 Ikasturtea txostenean dioenez, 2,46 ikasleko ordenagailu bat dago, eta ikasleek erabiltzen dituzten ordenagailuen % 98,25 Internetera konektaturik daude. Hezkuntzan erabiltzen den teknologia ez da, ordea, ordenagailuetara mugatzen. Ondoko pasarteetan errepaso txiki bat egingo diegu makina horiez baliatuz hezkuntzan erabil daitezkeen teknikei. Ikaskuntza pertsonalizatua Tresna digitalek, softwareak eta ikaskuntza-plataformek hezkuntza ikasle bakoitzaren beharretara, ikasteko estiloetara, gainditu beharreko gabezietara, zaletasunetara egokitzeko aukera paregabea eskaintzen dute.  Abagune horietaz baliatzeko kontuan izan beharreko irizpideek lau oinarri hauek dituzte: Ikasle bakoitzak dituen trebetasunak, gabeziak, zaletasunak eta helburuak jasotzen dituen fitxa bat presta...

Itzulpenaren eta terminologiaren garrantzia merkatu globalean

Iturria: termcoord.eu Gaur egun enpres a asko k nazioarteko mailan lan egin behar dute, eta eleaniztasunarekin egiten dute topo ezinbestean. Oso gogoan izateko kontua da hori, mundu mailan jarduten duen enpresarentzat. Ko munikazio-estrategia egokia eskatzen du. B estela, gaizki-ulertuak eta hauen ondorio txarrak izateko arr iskua dago. Nazioartean diharduen enpresak munduan sakabanaturik ditu bezeroak, askotariko kultura-, e konomia-, politika- eta hizkuntza - ezaugarri a k dituztenak . Atzerrian arrakasta izateko, komunikaio-estrategia egokiak erabili behar dira, bezerogai ek ondo ul ertu behar d utenez esaten zaiena . Gero eta jende gehiagok egiten ditu erosketak Internet bidez, eurena ez den he rrial de batean. Baina, erosi baino lehen, bilatzen ari diren pro duktua edo zerbitzua aurkitu behar dute.  Horregatik, ororen buru , mezua igortzean ez hutsegiteko g auzarik g arrant zitsuena da informazioa behar den bezala jasoko dela bermatzea, hartzaileak ohikoa du en termino...

BBCren gomendioak mugikorretarako idazten duten kazetarientzat

Sarerako albisteek estekak eduki behar dituzte, irakurgarriak izan behar dute eta erakargarriak izan behar dute,edozein delarik ere erabiltzaileak aukeratzen duen pantailaren tamaina. Horrek esan nahi du mugikorrerako pentsatu behar direla lehenbizi oinarrizko edukiak eta gero gehitu haiei emendiozko informazioak eta ezaugarriak beste plataformetarako . Zer eragin du horrek kazetarien idazteko eran? Behar diren hitzak justu erabiltzea eta alferrikakoa baztertzea ez da arau orokor txarra. Arrakasta izatea edo porrot egitea da diferentzia. Askoz gutxiago ametitzen da betelana mugikorretan, izan ere, horrek irakurlea lehenago aspertu, eta irakurtzen ari dena bertan behera uztea dakar. Kazetariak irakurleen etengabeko arreta lortu behar du; haiek lehen esalditik harrapatu. Oso erraza baita klik batez alde egitea. Ez da xehetasunetan katramilatu behar. BBC News-ek gomendio batzuk prestatu ditu kazetariei laguntzeko lehenik mugikorretarako pentsatuak diren web orri erakargarriak idazte...

LED argiztapenaren argi-ilunak

Image
XIX.mendeaz geroztik argi egin digun goritasun-lanpara desagertzear da. Izan ere, argi egiten baino energia gehiago kontsumitzen du beroa ematen. Hori ordezkatzen lehena kontsumo txikiko argi fluoreszente konpaktua izan da baina horrek ere bere arazoak ditu, batez ere merkurio kutsagarria daukala, batetik, eta ematen duen argiaren kolorea batzuetan ez dela oso atsegina bestetik.   Azkeneko berrikuntza LED argiztapena da. LED argiek badituzte urte batzuk baina seinalatzeko erabili izan dira batez ere, tresna elektronikoetan, trafikoko seinaleetan, eta ez argiztapenean. Azken urteotan, ordea, LED lanparak, besteak beste ohiko goritasun-lanparek bezalaxe bonbilla-ipurdi hariduna dutenak, asko zabaldu dira etxebizitzetan, bulegoetan eta dendetan.  Zenbait ikuspegitatik LED lanparek oso teknologia egokia dute baina badituzte beren alde txarrak ere. Ikus dezagun nola funtzionatzen duten.  LED lanparen funtzionamendua   LED lanparek egoera sol...

2018an izango diren Neguko Joko Olinpikoetan itzulpen-teknologia erabiltzea adostu dute

2018ko Neguko Joko Olinpikoak Hego Horean izatekoak dira. Gertakari horri begira, herrialde hartako Kultura, Kirol eta Turismo Ministerioak eta Zientzia, IKT eta Etorkizunerako Plangintzako Ministerioak Joko Olinpikoen Antolakuntza-Batzordearekin itun bat sinatu dute hainbat hizkuntzaren arteko itzulpen eta interpretazio automatikoa erraztuko duten teknologiak prestatzeko. 2018 Jokoetara 80.000 partehartzaile inguru 100 herrialde baino gehiagotakoak, kazetariak, 1,5 milioi turista joatea espero da.  Hizkuntzen arteko hesiak gainditzeko, Hego Korean bertan berrikitan garatu duten interpretazio- eta itzulpen-teknologia erabiliko dute.

Zergatik kutsatzen dute gehiago diesel autoek kamioiek eta autobusek baino?

Image
Diesel auto batek autobus batek edo kamioi astun batek baino gehiago kutsatzen du airea. Ez du normala ematen baina halaxe da. NOx gasak ez aireratzeko teknologia izan bada baina autogileak ez dira ari aplikatzen autoak errealitatean funtzionatzen duten baldintzetan. 2015 urtetik aurrera Euro 6 arauak jarri dira indarrean autoentzat, kamioiei eskatzen zaizkien balditzen antzekoekin. Auto berrientzako eskakizunen artean partikulei eta NOx gasei buruzkoak daude. Hala ere, gauza jakina da orain arteko arauek diesel ibilgailu arinek benetako funtzionamenduan izaten dituzten isurketak ez dituztela ondo islatzen. AEBetan eskandaloa piztu zen jakin zenean Volkswagenek probak egitekoan iruzurra egiten zuela software bidez  isurketak murriztuz. Europan, ordea, probak egiten direnean, iruzurrik ez eginda ere, agertzen diren kutsadura-balioak benetako funtzionamendukoak baino askoz txikiagoak dira. Ibilgailu astunetan NOx-en isurketak hainbeste murriztu badira izan da 2011z geroztik ezar...

Diesel motor garbien kutsadura-arazoak

Airearen kutsadura arazo larria da Atmosfera kutsatzen duten substantziak oso kaltegarriak dira osasunarentzat, partikulak batez ere. Nitrógeno dióxidoa (NO2) eta ozonoa (O3) oso toxikoak dira eta oso ondorio txarrak eragiten dituzte ekosisteman. Ondorio txar horiek ekonomiari ere kalteak ekartzen dizkiote; osasun-sistemari sortzen dizkioten kostuak, besteak beste. Horregatik, airearen kalitateari buruzko europar zuzentarauek mugak ezarri dizkiete aireak eduki ditzakeen substantzia kutsagarri horien balioei.  Errepideetako trafikoa da airearen substantzia kutsagarri askoren iturburua. Horixe da partikulen eta NOx gasen jatorri nagusietako bat, batez ere hirietan. Airea kutsatzen duten substantziak Alderdi batetik partikulak ditugu eta bestetik gasak. Partikulak horrela sailkatzen dira tamainaren arabera: PM 10 10 μm baino txikiagoak PM 2,5 2,5 μm baino txikiagoak. Hauen artean aipamen berezia merezi dute 0,01 eta 0,5 μm arteko partikula ultraxeheak. Ibilgailuen...