Argitalpen digitaletara migratu dutenen aholkuak
Iturria: Publishing Perspectives
- Teknologia etengabe garatzen ari denez, edukiak etorkizunean baliagarriak izan daitezen arduratu beharra dago. Gaur egun hori lortzeko biderik egokiena formatu ireki bat, hainbat plataformatarako lan-prozesua, esate baterako XML lengoaian oinarrituriko lan-prozesua, erabiltzea dirudi dela egokiena. Bestela, badaezpada, eduki guztien kopia inprimatu bat egin, beti izango da horrela aukera eskaneatuz berreskuratzeko. Kontuan izan behar baita ez dagoela bermatuta etorkizunean gaur egungo konposizio-sistema itxiek iraungo dutenik.
- Enpresa asko kanpoko hornitzaileengan oinarritzen dira migrazioa egiteko, bai haiek dutelako trebetasuna hori ondo egiteko eta baita kostuak ahalik eta txikienak izateko. Kanpoko hornitzaileei enkargatzen bazaie lana, garrantzitsua da hornitzaileekin harreman estua izango duten eta haiek egiten dutena gainbegiratuko eta kalitate aldetik ikuskatuko duten etxe barruko pertsonak izatea.
- Kalitatearen kontrola inoiz baino garratzitsuagoa da. Irakurgailu bakoitzak bere eskakizunak dituenez, ezin da hori lortu, prozesuak ez badira automatizatzen, eta, gainera, kontu horiek ongi ezagutzen dituen norbaitek egiaztatu behar ditu fitxategiak, formatu aldetik eta izan ditzaketen akatsen aldetik, kaleratu baino lehen.
- Metadatuak inoiz baino garrantzitsuagoak dira eduki digitalen kasuan.
- Argitaletxe txikiek harreman sendoak izan behar lituzkete lagundu diezaieketen zerbitzu-hornitzaileekin. Egokia da haien lan-prozesuak bertatik bertara ezagutzea eta, horretarako, pertsonalak noizean behin hornitzailearen lantegian egonaldiak egitea.
- Paperezko obra bat eskatu ahala inprimatzeko eskaneatuz gero, erabil liteke banaketa digitalerako ere.
- Saiatu kontratuetan banaketa digitalerako eskubideak negoziatzen.
- Erabaki, argitaletxearen tamaina kontuan izanda, zer komeni den etxe barruan egitea eta zer kanpora ateratzea.
- Taxonomia garrantzitsua da, gero eta gehiago erabiliko direlako gakohitzak, produktuen ikusgarritasuna eta bilatzeko erraztasuna bermatzeko.
Comments
Post a Comment