Espainiako argitaletxeek espero dute liburu digitalak gora egingo duela
Iturria: FutureBook
Evan Schnittman-ek esan zuen Kindlea zure herrialdera iristen denean jakiten duzula e-booken merkatu sendo bat duzula. Hori hala baldin bada, Europa kontinentalean laster hasiko da goraka liburu digitala.
Izan ere, Amazon orain Frantzian, Alemanian, Italian eta duela gutxiz geroztik Espainian dago, eta Kindle denda merkatu horietako batean bakarrik zabaldu badu ere --Alemanian-- mundu guztiak espero du, liburu fisikoen salmentaren ondotik, laster hasiko dela ebookak ere salgai jartzen.. Horren antzera, Apple lurralde gehiagotara hedatu da duela gutxi, Kobo garroak zabaltzen ibili da, Googlek horretan dihardu eta dagoeneko espainierazko edukiak AEBn saltzen dituen Barnes&Noblek ezin izango die eutsi luzaro bere anbizioei.
Izan ere, Amazon orain Frantzian, Alemanian, Italian eta duela gutxiz geroztik Espainian dago, eta Kindle denda merkatu horietako batean bakarrik zabaldu badu ere --Alemanian-- mundu guztiak espero du, liburu fisikoen salmentaren ondotik, laster hasiko dela ebookak ere salgai jartzen.. Horren antzera, Apple lurralde gehiagotara hedatu da duela gutxi, Kobo garroak zabaltzen ibili da, Googlek horretan dihardu eta dagoeneko espainierazko edukiak AEBn saltzen dituen Barnes&Noblek ezin izango die eutsi luzaro bere anbizioei.
Baina zenbateraino daude prest espainiarrak liburu digitalerako? Liber, espainieraz mintzatzen direnentzako Libiru-Feriaren 29. edizioak, gaur Madrilen irekiko denak [urriaren 5ean], justu Amazon.es-en irekieraren ondo-ondotik datorrenak, argitaletxeek espero dute ebookekiko eta irakurgailuekiko interes handiagoa piztuko duela eta Espainian marjinala den ebooken merkatua hazaraziko duela.. Lehenbizikoz, Liber-ek liburu digitalari eskainitako sail bat du.
Federación de Gremios de Editores de España (FGEE) erakundeak egin duen ikerketa batek adierazten duenez, Espainiako argitaletxeen %75 lehendik duten edukia digitalizatzen, obra digitalak saltzen edo material digitala soilik ekoizten ari dira dagoeneko. 2012an 900 argitaletxe ingururen lautatik batek espero du bere katalogoko tituluen erdiak baino gehiago bertsio digitalean saltzea eta heren batek titulu berri gehiago banatuko dituela bertsio digitalean, batez ere tabletetarako eta telefono mugikorretarako eta ez hainbeste ereader-etarako. Planetak, Espainiako argitaletxerik eta hedabide-enpresarik handienak, une hau aukeratu du bere espainierazko katalogo osoa Apple Españaren iBookstoreren bitartez eskuragarri jarriko duela iragartzeko.
Liburu inprimatuen merkatu askotan bezala, argitaletxeek eta liburu-saltzaileek digitalaren gorakada espero dute. Espainia barruko liburu-salmentak %7 jaitsi ziren 2010ean 2.900 milioi €-raino, FGEEk dioenaren arabera. e-booken salmentak, aldiz, txikiak izan ziren arren, %37,5 igo ziren, 70,5 milioi euroraino, eta orain haiek salmenta guztien %2,4 egiten dute.
FGEEren Espainiako irakurtze-ohiturei buruzko 'barometro'aren arabera, merkatu digitala oso zifra apaletatik abiatu izanagatik, espainiar irakurleak dagoeneko ohituta daude eduki digitalak irakurtzen; espainiarren %52,5ek formatu digitalean dagoen edukia irakurtzen du --batez ere Interneteko periodikoak eta sarean soilik dagoen materiala-- %47,8k 2010ean. Irakurle horiek ordenagailuak (%51,6) eta sakelakoak eta PDAk (%6,3) erabiltzen dituzte, eta ereader-ak %2,1ek bakarrik. Aurten FGEEk eginiko inkestaren erantzuleetatik %3k bakarrik irakurri du ebook bat, baina kopuru hori %75 hazi da sei hilabetean --eta horrek partez Amazonek merkatu horretaz izan duen interesa esplikatzen du.
Europako beste leku batzuetan bezala, ordea, merkatuan bi faktorek izango dute eragina. Lehena, prezio finkoaren legeak ez duela onartzen %5 baino deskontu handiagorik publikoarentzako salmenta-prezioan eta bigarrena Espainian liburu tradizionalek %4ko BEZa dutela, baina ebookek %18koa, eta Espainiako parlamentuak zergak berdintzeko bozkatu duen arren, ez dago garbi, hori noiz gertatuko den.
Orain arte inongo merkatutan ez da gertatu AEBn eta gero Erresuma Batuan, ereader-ek bultzaturik, gertatu den ebooken salmenten hazkunde lineala. Hori aldatzear egon liteke orain.
Comments
Post a Comment