FBReader softwareak bat-batean itzultzen ditu ebookak irakurgailuan

Iturria: http://www.actualitte.com


FBReader, CoolReader-ekin batera, liburu digitalak irakurtzeko softwarea da, kode irekikoa, Android sistema eragilerako, Paragon Softwarek eta Geometer Plus LCC enpresa errusiar txikiak garatua. Dagoeneko erabiltzaileek estimatzen badute, seguru asko aldeko gehiago izango ditu, orain ebookak bat-batean itzultzen dituen sistema bat eskaintzen duenez. 


Digitalean irakurtzen duten irakurleek laster, itzulpen ofiziala egin baino lehen, irakurri ahal izango dituzte hizkuntza arrotzetan idatzitako liburuak. Gutxienez, Googleren Android sistemarako FBReader irakurketa-softwarearen funtzionalitate berria probatu ahal izango dute.


Ezinbesteko baldintza keinu batez itzulpena lortzeko, izango da irakurgailuak 100 Slovoed hiztegietako bat gutxienez edukitzea eta ebookaren formatua EPUB, OEB, FB2, RTF, mobipocket edo testu soila izatea. 29 hizkuntzatarako dago sistema prestatua eta nazioarteko hiztegi handienetatik, hala nola  Le Robert, Duden, PONS, Langenscheidt, Berlitz, eta beste hiztegi batzuetatik, harturiko lexikoak bermatzen du itzulpena.


Bestalde, Slovoed markako hiztegi berriak daude sarturik Googleren azken tresnetan, hala nola Google Googlesen eta Google Voicen, eta PenReader funtzioak eskuzko idazketa tratatzea ahalbidetzen du. 

Comments

Popular posts from this blog

QR kodeak erabiltzeko gida

Ikasmaterialgintzan nagusituko den zenbait joera

Zenbateraino da onuragarria papera birziklatzea?