LT-Innovate. Europako Hizkuntza-Teknologiako industriaren foroa
Iturria: www.lt-innovate.eu
Hizkuntza-teknologiak hainbat arlotan ari dira izaten eragina: gobernuetan, enpresa handi nahiz txikietan eta gizabanakoetan.
Hizkuntza-teknologia produktu eta zerbitzurik berritzaileenetako batzuetan txertatzen ari den arren, hizkuntza-teknologiaren industria sakabanaturik dago. Hainbat jakintza-arlotatik abiatuta garatu da eta oso zubi gutxi daude hizketa-teknologian, edukietan eta itzulpenean dihardutenak harremanetan jartzeko –eta gutxiago oraindik eragile horiek guztiak hizkuntza-teknologiarako aplikazioen aukera zabalarekin lerrokatzeko.
Hizkuntza-teknologiarik berritzaileenetako asko Europako unibertsitateetako eta enpresetako laborategietan garatuak dira, baina gaur egungo industrian enpresa handi gutxi batzuk dira nagusi. LT-Innovate aukera bat da Europako enpresa txikiagoak juntatu eta indarra hartzeko, balio handikoa eta potentzial handikoa den industria baten etorkizuneko norabidean eragina izateko Europaren alde.
LT-Innovatek hizkuntza-teknologian oinarrituriko produktuak eta zerbitzuak garatzen diharduten enpresen katalizatzaile europarra izan nahi du.
Hauek dira haren helburuak:
- Hizkuntza-teknologiak sustatzea Europako teknologia giltzarriak izan daitezen
- ikerketatik merkatura teknologia transferitzen laguntzea
- sektorearen ikusgaitasuna areagotzea bezeroen eta inbertitzaileen aurrean
- sektorearen berrikuntza-agenda prestatzea eta hura erabakitzaileen aurrean artikulatzea
Informazio gehiago nahi izanez gero jarri harremaetan:
Myrna Rodríguez-Hausséguy
LT Innovate
Europe Unlimited
Tel: +32 (0)2 643 3687
Email: myrna@e-unlimited.com
LT Innovate
Europe Unlimited
Tel: +32 (0)2 643 3687
Email: myrna@e-unlimited.com
Comments
Post a Comment