Nazioarteko editore-koalizio bat liburuen pirateriaren aurka
Mundu osoko argitaletxeek baturik borroka egitea erabaki dute, liburu digitalak eskubideak errespetatu gabe eskaintzen dituzten webguneak ugaritzen ari direla ikusirik.
Atzo, 2012-02-15, argitaletxeek sortu duten nazioarteko koalizio batek, horien artean Cambridge University Press, Elsevier eta Pearson Education editorialek, Interneteko bi webguneren aurkako salaketak jarri dituzte egile-eskubideak urratzeagatik. Wegune horiek www.library.nu eta www.ifile.it dira.
Webgune horien jabeek, bere kabuz, itxi egin dituzte, koalizioaren salaketak eragina izan aurretik. Azkenaldian 400.000 titulu eskubidedun doan eskaintzen ari ziren. Publizitatetik, emaitzetatik eta ordainketa bidezko harpidetzetatik ateratzen zituzten irabaziak: 8 milioi € inguru, koalizioaren aholkulari izan den Lausen abokatu-bulego alemanak dioenaren arabera.
Webgune horien egoitzak Irlandan daude. Salaketak Irlandan eta Alemanian jarri dituzte
Goian aipaturiko argitaletxe handiez gain, beste hauek ere koalizioaren partaide dira:
Georg Thieme; HarperCollins; Hogrefe; Macmillan Publishers Ltd; Cengage Learning; John Wiley & Sons;the McGraw-Hill Companies; Pearson Education Inc; Oxford University Press; Springer; Taylor & Francis; C H Beck; eta Walter De Gruyter.
Alemaniako argitaletxeen eta liburu-saltzaileen Elkarteak (Börsenverein-ek) eta International Publishers Association (IPA) elkarteak koordinazio-lana egin dute.

Comments
Post a Comment