Oinarrizko kontzeptuak produktuen globalizazioaz
Iturriak: gpi Translation blog; http://www.alphatrad.es
Produktu edo eduki baten globalizazioa zer den
Produktu bat globalizatzea da haren diseinua, garapena eta kudeaketa-elementuak aldez aurretik planifikatzea, bezeria kulturaniztuna eta eleaniztuna kontuan hartuz. Globalizazioaren helburua produktuak edo edukiak, arrazoizko kostuaz eta eraginkortasunez, mundu mailan bezeriaren ezaugarrietara moldatzea da. Globalizazio-estrategia egokiaz hizkuntza-kalitate egokia eta merkatuaren onarpena, merkaturatzeko denbora laburra, marketineko ahaleginak koordinatu ahal izatea eta lege-arauekiko adostasuna bermatzea ere lortzen dira.
Globalizazioa osatzen duten prozedurak
Globalizazioaren oinarrizko osagaiak honako prozedura hauek dira:
Softwarearen arloan, programa baten nukleoa garatzeko orduan, horren ezaugarrien diseinua eta kodea hizkuntza jakin baterako edo leku jakin baterako soilik balio luketen planteamenduetan oinarritu ordez, hainbat hizkuntzatako edizioak sortzea errazteko moduan jokatzea da nazioartekotzea.
Webgune bat edo aplikazio bat nazioartekotzen denean, hainbat hizkuntza, alfabeto edo karaktere multzo, dibisa, bilaketa-motor, etab. erabili ahal izatea bermatzen da.
Lokalizazioa
Programa bat nazioarteko merkatu jakin baterako egokitzeko prozesua da. Hainbat eginkizun sartzen dira lokalizazioaren barruan: erabiltzailearen interfacea itzultzea, elkarrizketa-koadroen tamainak aldatzea, ezaugarriak egokitzea eta aldaketa horren ondoren programak ondo funtzionatzen duela egiaztatzea. Webguneen kasuan, lokalizazioak erabiltzailearen interfacea hainbat hizkuntza eta kulturatara egokitzea esan nahi du.
Itzultzea
Sorburu hizkuntzan dagoen testu bat xede hizkuntzan jartzeko jarduera da, aldi berean zientzia eta artea dena. Kalitate-kontrol zorrotza behar du, estandarretan oinarritua.
Europan, itzulpen-zerbitzuetarako garatu den kalitate-estandarra EN15038 da. Arau hori CENek, hau da Estandarizaziorako Europar Batzordeak, sortu zuen 2006an. Arauaren alderdirik aipagarrienak itzulpen-prozesuaren definizioa eta prozesu horretan parte hartzen dutenek, hots, itzultzaileek, ikuskatzaileek, kontzeptuen zuzentzaileek eta proben zuzentzaileek izan behar dituzten gaitasun profesionalen zehaztapena dira.
Itzulpena bera prozesuaren urratsetako bat da, ez duena kalitatea bermatzen, itzultzailea ez den beste norbaitek ez badu ikuskatzen. EN-15038 arauaren arabera, itzulpen-zerbitzu orok gutxienez itzulpena eta ikuskapena izan behar ditu. Gaitasun egokiak dituen itzultzaile batek dokumentuak itzultzen ditu eta, hasierako itzulpen hori bukatzen duenean, bere lana egiaztatzen du. Gero, beste norbaitek itzulpena ikuskatzen du. Jarduera horren xedea itzulpenak alde aurretik ezarritako helburua egoki betetzen duen egiaztatzea, sorburuko dokumentua eta itzulia konparatzea eta behar lituzkeen zuzenketak proposatzea da.
EN-15038:2006 arauaren arabera, itzulpen-proiektuetan parte hartzen duten itzultzaileek, gutxienez, honako hiru baldintza hauetako bat bete behar dute:
Itzultzaileak bere lana errepasatzen duenenan, egiaztatu behar du jatorrizko zentzua ondo islatua geratu den, informazio-galerarik edo akatsik gertatu den, eta behar diren zuzenketak egin behar ditu.

- Nazioartekotzea
- Lokalizatzea
- Itzultzea
- Kalitatea bermatzea

- Itzulpen arloko goi-mailako ikasketen titulu aitortua.
- Beste espezialitate bateko maila bereko titulua gehi gutxienez bi urteko esperientzia dokumentatua itzulpenean.
- Gutxienez bost urteko esperientzia profesional dokumentatua itzulpenean.
EN-15038:20006 arauak kontzeptu-zuzenketa honela definitzen du: itzulitako testu bat aldez aurretik ezarritako helburuarekiko egokitasunaren eta dagokion erabileremuko konbentzioen aldetik aztertzeko eta behar dituen zuzenketak gomendatzeko jarduera da, hau da, itzulitako dokumentua espezialista batek ikuskatzea. Arauak proben zuzenketa ere definitzen du eta dio itzulpena argitaratu aurretik inprentako probak zuzentzea dela.
Itzulpen-prozesuan itzultzaileak honako alderdi hauek zaindu behar ditu:
- Terminologia: itzulpena ona izan dadin, funtsezkoa da termino egokia testuinguru egokian aukeratzea. Horregatik, lan bat itzultzaile bati esleitzen zaionean, ahaleginak egin behar dira projektu jakin horretako arloko edo gaiko terminologia ondo menderatzen duen pertsona izatea aukeratua. Batzuetan ezinbestekoa izaten da bezeroak laguntzea terminologia-arazoak argitzen.
- Gramatika: sintaxia, ortografia, puntuazioa, zeinu diakritikoak, etab. egokiak izan daitezen.
- Hiztegia eta fraseologia
- Estiloa: hizkuntza bakoitzaren erregistroa eta aldaera kontuan izatea
- Tokian tokiko konbentziaok eta arauak errespetatzea
- Formatua.
- Itzulpenaren helburua.
Itzultzaileak bere lana errepasatzen duenenan, egiaztatu behar du jatorrizko zentzua ondo islatua geratu den, informazio-galerarik edo akatsik gertatu den, eta behar diren zuzenketak egin behar ditu.
Ikuskatzaileak, berriz, egiaztatu behar du itzulpenak aldez aurretik jarritako helburuak betetzen dituela.
Comments
Post a Comment