Mark Twainen eta Tolkienen argitaratzaileak behea jo du
Iturria: Business week
Houghton Mifflin Harcourt Publishing Co-k., Mark Twain eta J.R.R. Tolkien-en argitaratzaieak, porrot-aitorpena egin behar izan du, bizirik iraun ahal izateko, 3.000 milioi dolarreko zorrari erantzun ezinda.
Enpresa horrek, 2012ko urtarrilean, Amazonekin hitzarmen bat sinatu zuen. Era horretan, Amazonek liburu-dendetara iristeko modua zuen, paperezko argitaletxe batekin tratua eginda.
Ekin zioten bada lankidetza horri, baina liburu-dendak uko egiten hasi ziren liburu inprimatu horiei, eta ez edozein liburu-dendak, baizik eta Barnes & Noblek, Books-A-Million-ek eta Indigo kate kanadatarrak, ezin zituztelako bertsio digitalak saldu. Kindleren formatua itxia denez, irakurleek Amazonetik soilik eros zitzaketen ebookak.
Liburuen salmentak jaistearekin batera, Moody balorazio-agentziak kalifikazioa jaitsi zion Houghton Mifflin-i. Badirudi, Amazonekin akordioa sinatzea salbaziorako azken abagune gisa erabili zuela argitaletxeak, baina hala ere ez duela burua altxa.

Comments
Post a Comment