BBCren Argitalpen Semantiko Automatizaturako sistemak
Iturria: relevant.at
Linked Data teknologien bidez Argitalpen Semantiko Automatizatua (ASA) lortzen da, hau da, ontologian oinarrituriko informazio-arkitektura batean erlazionaturik dauden eduki-objektuak automatikoki biltzea eta argitaratzea. Datu-formatu semantikoak erabiliz, lehendik dagoen edukia berrerabil eta birprozesa daiteke eta hura automatikoki esteka daiteke egokiak zaizkion beste eduki batzuekin. BBCk Hegoafrikan 2010ean izan zen Futboleko Munduko Koparako prestatu zuen webguneak erabili zuen ASA lehenbiziko aldiz. Erabiltzen duten sistemak dinamikoki eta semantikoki aberasturiko datuak leku bakar batean integratzen eta konbinatzen ditu, eta webgunean argitaratzen ditu berehala. Plataforma horren bidez honako eginkizun hauek bideratzen dira:
2012an, BBCk beste bi webgune abiaraziko ditu sistema horretan oinarrituak: 2012ko Joko Olinpikoetakoa eta Kiroletako webgune guztiz berritua. Azkealdian bi hobekuntza nabarmen egin dizkiote sistemari:
1) Ontologia lantzeko, mantentzeko eta argitaratzeko Fluid Operations-en Information Workbench deritzona. Fluid Operations Alemaniako Walldorf-en egoitza duen enpresa bat da.
2) Kontzeptuak erauzteko eta semantikoki desanbiguatzeko OntoText-en zerbitzua. Zerbitzu horrek ikaskuntza automatikoa eta eskuzko zuzenketa konbinatzen ditu. OntoText enpresak Bulgariako Sofian du egoitza.

- Egituraturik nahiz egituratu gabe dauden datu eta metadatuetatik abiatuz edukia automatikoki sortzea.
- Datuak metadatuz aberastea.
- Erabiltzen errazak diren formulario eta proposamen-zerrrenden bidez metadatu semantikoak editatzea.
- Lan-fluxuan zehar hainbat urratsetan onarpen-prozesuak gauzatzea.
- Argitalpen automatikorako metadatu semantikoak prozesatzea.
2012an, BBCk beste bi webgune abiaraziko ditu sistema horretan oinarrituak: 2012ko Joko Olinpikoetakoa eta Kiroletako webgune guztiz berritua. Azkealdian bi hobekuntza nabarmen egin dizkiote sistemari:
1) Ontologia lantzeko, mantentzeko eta argitaratzeko Fluid Operations-en Information Workbench deritzona. Fluid Operations Alemaniako Walldorf-en egoitza duen enpresa bat da.
2) Kontzeptuak erauzteko eta semantikoki desanbiguatzeko OntoText-en zerbitzua. Zerbitzu horrek ikaskuntza automatikoa eta eskuzko zuzenketa konbinatzen ditu. OntoText enpresak Bulgariako Sofian du egoitza.
Comments
Post a Comment