Waterstones liburu-dendak digitalera moldatzen ari dira
Iturria: googereader
Waterstones liburu-denda kate britainiar bat da, 300 bat denda eta 4.500 enplegatu dituena Erresuma Batuan, Irlandan, Herbehereetan eta Belgikan sakabanatuak.
Enpresa hori ahaleginak egiten ari da digitalizazioa liburuaren merkatuan eragiten ari den aldaketei erantzuteko. Oraintxe bertan Amazonekin hitzarmen bat egin du. Akordio horren bitartez, Kindle irakurgailuak salduko ditu bere dendetan eta ebookak eskainiko ditu bere webgunean. Horrekin batera, dendak sakon birmoldatzen ari dira, Wifi konexioa doan eskaintzeko eta zona digitalak haietan jartzeko. Bestalde, Kindleen erabiltzaileek aukera izango dute Waterstonek saltzen dituen liburuen edukiak digitalki ikusteko eta eskaintza bereziak baliatzeko.

Comments
Post a Comment