Alfabetatze digitala funtsezkoa da sareko baliabideei etekina ateratzeko

Erresuma Batuan bada erakunde bat Joint Information Systems Committee (JISC) izenekoa, IKTen erabilera 16 urtetik gorakoen hezkuntzan bultzatzen duena, eta herrialde horretan berean bada beste erakunde bat Higher Education Academy (HEA) izenekoa, goi-mailako ikastetxeei, ikasleen ikasesperientzia hobetzeko, ikerketa eta ebaluazioaren hobekuntzarako estrategiak ezartzen laguntzen diena.


Bi erakunde horiek elkarrekin argitara eman berria dute txosten bat, The value of reuse of open educational resources izenburua duena. Txosten horrek ikasleei eta irakasleei sareko baliabideak erreferentziatzen eta berrerabiltzen laguntzeko premia azpimarratu du. 



Hezkuntzarako baliabide irekiak (HBI) hezitzaileek ikasleentzat eta beste hezitzaileentzat sarean eskuragarri jartzen dituzten edukiak dira, parteka, berrerabil eta birkonbina ditzaten.  Txostenak dio haiek irakaskuntzan erabiltzeak bide berri eta hobeak eskaintzen dituela ikaskuntzan jarduteko noiznahi, nonahi, eta ikastaroaren aberastasuna areagotuz.
Internetek daukan edukiaren bolumen erraldoia eta aniztasuna kontuan izanik, txostenak iradokitzen du 'ikasleak sarri zalantza izaten dutela kritikoki ebaluatzeko duten gaitasunaz eta galdu egiten direla webean eta arriskua izaten dutela denbora-galtze handietan jausteko, gero gaiaz kanpokoak edo fidagarritasun eskasekoak direla erakusten duten baliabideekin jarduten.’
Txostenak ikasleei alfabetatze digitaleko trebetasunak garatzen laguntzea gomendatzen du, bereziki baliabideen azterketa kritikoa --adibidez, haiek ohartaraziz zer arau dauden sareko bideo eta podcasten aipuak egiteko.
Eduki irekiak sarean dituzten hornitzaileei zaila geratzen zaie edonork eskura dituen eduki horiek benetan nola erabiltzen diren jakitea. Ikasgeletan erabiltzen diren eduki asko eta askoen berri ez dute haien egileek, lizentziapekoak izan zein askeak izan.
JISCk berak baditu sarean alfabetatze digitalerako edukiak.


Comments

Popular posts from this blog

QR kodeak erabiltzeko gida

Ikasmaterialgintzan nagusituko den zenbait joera

Zenbateraino da onuragarria papera birziklatzea?