FNACeko PDGak batasuna eskatzen du AEBetako erraldoien aurrean


France Presse agentziatik jasotako albistea


FNACeko presidente zuzendari nagusi Alexandre Bompard-ek, joan zen asteazkenean, argitaletxeei, egileei eta liburu-dendei "elkarrekin arduratsu jokatzeko"  eskatu die, Interneteko erraldoi estatubatuarrak ez uzteko ia monopoliozkoa litzatekeen egoera batean liburu digitalaren merkatuan.
"Merkatu hori ez  dakioke utz erraldoi estatubatuarren monopolioari. Gogoan izan ezazue zer gertatu den musikaren arloan. Eta gu ondo kokatuak gaude FNACen horretaz mintzatzeko", zioen  Bompard jaunak, FNACen 10. eleberri-sariketa emateko ekitaldian.
"Haien estrategia argia da: oso salneurri erasokorren politika erabili, edukiaren balioa ukatuz, bezero berriak berenganatzeko helburuarekin soil-soilik", gehitu zuen.
"Beren prezioak ezarriz, banatzaile estatubatuar handiak, hala nola Apple eta Amazon, argitaletxeen eskuetatik behin-betiko ihes egingo lukeen eskaintzaren preskripzio-politikaren jaun eta jabe bihurtuko lirateke, eta argitaletxeak dira, hain zuzen ere, benetako argitaratze-politika bati ekiteko gai diren bakarrak", esan zuen.
Bompard jaunak, joan zen udaberrian legebiltzarrean izan zen eztabaidakoan, denentzat liburuaren prezio bakarra aldarrikatua zuen, baita Frantziaz kanpoko Interneteko plataformentzat ere.
"Sinetsia nago liburuaren sektoreko agente frantses guztiek - egileek, argitaldariek, liburu-dendek - arduraz jokatu behar dutela, ez utzi Interneteko agente estatubatuarrei ia monopoliozkoa litzatekeen egoera batean aurkitzen liburu digitalaren arloan (...) eta aurrera jo elkarrekin", esan zuen.
Alexandre Bompard-ek, bestalde, iragarri zuen FNAC garatzen ari dela "irakurgailu elektroniko berri bat",  2010. urtearen amaieran kaleratu zuen Fnacbook-aren ondorengoa izango litzatekeena.

Bompard jaunak gogorarazi zuen Interneteko banatzaile estatubatuar erraldoiek 10 urtean liburuen merkatuan, --direla paperezkoa direla digitalak-- beren posizioa indartu egin dutela. Amazon-ek berak bakarrik Frantzian 2010ean saldu ziren liburu fisikoen salmenten % 60 baino gehiago egin zituela.

Comments

Popular posts from this blog

QR kodeak erabiltzeko gida

Europar Batasunak eduki digitalei eta hizkuntzei buruzko ekimena jarri du abian

Zenbateraino da onuragarria papera birziklatzea?