Haurrentzako liburuen merkatuan beste jokalari batzuk ari dira sartzen

Argitalpen-mundutik kanpoko agente berriak haurrentzako liburuaren merkatuan ari dira sartzen. 


Fenomeno berri horren eragileak tabletak eta koloretako tinta elektronikozko irakurgailuak ugaritzea, HTML5 lengoaiaren sorrera, eta merkatuan gertatzen ari den beste zenbait berrikuntza dira.


Aldaketa horiek haurrentzako liburuen merkatuan eragina izatea guztiz logikoa da. Izan ere, helduentzako liburu askok, bereziki testu soilezkoak diren literaturaren generoetakoek, ez dute hainbesteko abantailarik lortzen aurrerapen teknologiko horietatik, baina haurrentzako liburuek ekarpen interesgarriak izan ditzakete.


Paperean ere, argitaletxeen irudimenak lan gehiago egin izan du haurrentzako produktuetan:  trokelaturiko ipuinak, margotzekoak, panpinak dituztenak, moztekoak eta itsastekoak, musika jotzen duten txipak dituztenak, usaindunak, etab.


Baliabide berriekin erraz aberastu daiteke ipuin bat, esate baterako ozenki irakurtzeko funtzionalitatea erantsiz. Ikus, esate baterako, ondoko bideoa:




Argitaletxe berri horiek berez aplikaziogileak dira, adibidez:


Oceanhouse Media
Trilogy Studios
Ruckus Media
Smashing Ideas

Random Housek joan zen maiatzean erosi zuen Smashing Ideas, era horretako produktuen garapena bizkortzeko asmoz.

Comments

Popular posts from this blog

QR kodeak erabiltzeko gida

Ikasmaterialgintzan nagusituko den zenbait joera

Zenbateraino da onuragarria papera birziklatzea?