Liburuaren lege berria indarrean jarri dute Italian
Irailaren 1ean jarri da indarrean liburuaren lege berria Italian. Bi urteko eztabaida sutsuen ondoren, indarrean da liburuen salneurriari buruzko "Levi legea" deritzona.
Lege berriaren arabera, publikoari edozein liburu-saltzailek gehienez ere % 15eko deskontua egin ahal izango dio, azalean ageri den prezioarekiko. Argitaletxeei ere ezartzen zaizkie mugak: inoiz ezin egin ahal izango dute % 25 baino deskontu handiagorik, eta promozioek ezin izango dute hilabete baino gehiago iraun eta ezin izango dira egin abenduan.
Liburutegiek gehienez ere % 20ko deskontuaz erosi ahal izango dituzte liburuak. Orain arte %25 -%30ekoak lortzen zituzten.
Italian liburu digitalek % 20ko BEZa dute eta paperezkoek % 4. Levi legeak ez du deus ere esaten liburu digitalez.
Comments
Post a Comment