Alemaniako Thalia liburu-denden kateak Cybook Odyssey irakurgailua eskainiko du
Irakurgailuak fabrikatzen dituen Bookeen enpresak eta Thalia liburu-denden kateak hitzarmen bat sinatu dute, kateak Alemanian, Suitzan eta Austrian dituen 300 dendetan Cybook Odyssey irakurgailua proposatzeko. Tresna horrek zuzeneko sarbidea izango du Thaliaren Interneteko dendara. Fabrikatzaile horrek berak partaidetzan dihardu Virginekin eta Decitrerekin Frantzian eta Feltrinellirekin Italian.
Thaliaren presidente zuzendari nagusiak Hauxe esan du akordioaz:
«Irakurketa digitalaren merkatuan gertatzen ari diren garapen lasterrek eta liburu digitalen banaketa gero eta handiagoak justifikatzen dute Thaliak sektore horretan egin duen apustua».
Comments
Post a Comment