Galesko kostako ibilbideetan QR kodeak jarri dituzte
Iturria: Live for the outdoors
Galeseko kostaldean Wales Coast Path izeneko ibilbide multzoa dago. Guztira 870 miliatan zehar egin daitezke ibilaldiak han. Orain hainbat informazio eskura ditzakete bide haietan dabiltzanek, leku bakoitzeko historiaz eta geografiaz, beren sakelako telefonoen bidez. QR kodeak jarri dituzte 37 lekutan. Horri esker, smartphone bat edo tableta bat duenak, kode horiek eskaneatuz, une berean aurrean duen paisaiaren ezaugarriei buruzko informazioa jaso dezake. Hainbat puntutan, bisitariek, QR kodeen bidez, urrunean ikusten diren mendi eta herrien izenak erakusten dizkieten argazkiak jaits ditzakete eta leku-izenak entzun ditzakete. Mapetan ikus dezakete leku bakoitzaren kokapena. Puntu bakoitzean webgune bat kontsulta dezakete, hurrengo punturaino gidatzen dituena.
Lan hori hainbat instituzio eta gizabanakoren ekarpenei esker egin ahal izan da, hala nola lekuan lekuko historialariei eta informazioa sei hizkuntzatara itzuli duten boluntarioei esker. Egitasmoak historiaren ikuspegi zabala du, duela 450 milioi urte sorturiko formazio geologikoetatik hasi eta gaur egungo gertakarietarainokoa.

Wales Coast Path-en eskualdeen mapa |
Lan hori hainbat instituzio eta gizabanakoren ekarpenei esker egin ahal izan da, hala nola lekuan lekuko historialariei eta informazioa sei hizkuntzatara itzuli duten boluntarioei esker. Egitasmoak historiaren ikuspegi zabala du, duela 450 milioi urte sorturiko formazio geologikoetatik hasi eta gaur egungo gertakarietarainokoa.
Wales Coast Path-eko QR bidezko informazio-puntu bat
Comments
Post a Comment