Eskatu ahalako inprimaketak eragotz diezaieke autoreei agorturiko tituluen kontratuak hutsaldu ahal izatea

Gaur egun indarrean dagoen legearen arabera, liburu bat agorturik baldin badago, autoreak argitaletxeari berrargitaratzeko eskatu eta berrargitaratu gabe urtebete igarotzen bada, autoreak eskubidea du argitaletxearekin duen kontratua hutsaltzeko. Bestalde, liburu baten argitaraldi bat agortutzat ematen da, saldu gabe geratzen den ale kopurua edizioaren kopuru osoaren %5 baino txikiagoa denean edo 100 ale baino gutxiago geratzen direnean saldu gabe.


Eskatu ahalako inprimaketa (Print on demand) bitartez, ordea, euskarri digitalean dagoen liburu baten ale bat inprima daiteke noiznahi. Hortaz, teknologia horrek titulu bat etengabe salgai edukitzea ahalbidetzen du eta eragotz diezaioke autoreari kontratua hutsaldu ahal izatea.




Comments

Popular posts from this blog

QR kodeak erabiltzeko gida

Ikasmaterialgintzan nagusituko den zenbait joera

Zenbateraino da onuragarria papera birziklatzea?