Frantziako autoreak eta argitaletxeak ez dira ados jarri ebooken kontratuen arazoan
Idazleen kontseiluak (CPEk)eta argitaletxeen sindikatu patronalak (SNEk) zituzten elkarrizketak adostasunik gabe etenda geratu dira. Eztabaidagaia argitalpen digitalen kontratuei buruzkoa izan da.
Bi gai izan dira porrotaren eragileak:
1) Paperean agortuak edo deskatalogatuak dauden eta digitalean eskuragarri dauden tituluak.
2) Idazle batek bere obraren bertsio digitalari buruzko kontratu bat sinatzen duenean, ez dago argi egile-eskubideak nola kobratuko lituzkeen negozio-eredu berriak sortuko balira.
Horren ondorioz, idazleen kontseiluak eskatzen dio Aurélie Filippetti Kultura ministroari izan dadila aparteko kontratu bat bertsio digitalerako, hiru urteko iraupena izango lukeena. Porrot hori Googleren, argitaletxeen sindikatu patronalaren eta Société des gens de lettres idazle-elkartearen artean akordioak sinatu eta egun gutxira etorri da.
Technorati token: XGCBMDSWFFSR

Comments
Post a Comment