Googlek Frantziako autore eta argitaletxeekin sinatu duen kontratuak oztopa dezake Amazon Kindle Europan hedatzeaa

Iturria: Paidcontent

Googlek iragarri berria du Frantziako autoreekin eta argitaletxeekin sinatu duen kontratua, legezko linbo batean egon diren milioika ebook saltzeko aukera emango diona. Kontratu horrek bultza litzake argitalpen digitalak Europan eta erabakigarria izan daiteke kontinentean ebooken merkatuan zer enpresa nagusituko diren eragiteko. 


Kontratuaren baldintzen arabera,  Googlek, argitaletxeen baimenik gabe, hainbat titulu eskaneatzeko hartu zuen erabakiaren aurka, Frantziako 600 argitaletxek eta autore talde handi batek jarri zituzten demandak indarrik gabe utziko ditu, eta argitaletxeak liburuen bertsio digitalak saltzen hasiko dira. Kontratu horren arabera, argitaletxeek kontrolatu ahal izango dute zer ebook saltzen diren eta eska diezaiokete Googleri sor dezala zerrenda bat, autoreei beren eskubideen jarraipena egitea ahalbidetuko diena. 


Akordio hori Frantziako legeak ebooken egile-eskubideak biltzeko sortu duen mekanismo berri baten sorrerarekin batera iritsi da. Bi gauza horiei esker,  Frantzian ebooken salmentak handitzea oztopatzen zuten legezko trabetako asko kentzen dira. Aldi berean, kontratu hori eredugarria izan daiteke Europako beste herrialdeentzat, eta haietan ere antzeko eragina izan dezake. 


Joan zen abenduan, Frantziako kultura-ministro ohiak esan zuen herrialde hori Googleri kontinentean sartzea errazteko "zubi-buru" izango dela. Oraindik goiztxo da Frantzian ebookak hazkundea izango duen ala ez igartzeko, baina gauza bat dago garbi: kontratu horrek ez diela utziko argitaletxeei ebookak Googleren zuzeneko lehiakideen bitartez banatzen, alegia, horretan Amazon jokoz kanpo geratuko dela. 


Kontratuak ez du zerikusirik liburu berriekin eta salduenekin, beraz, Amazonek badu hor negozioa, baina Google mehatxua izango du.

Comments

Popular posts from this blog

QR kodeak erabiltzeko gida

Ikasmaterialgintzan nagusituko den zenbait joera

Zenbateraino da onuragarria papera birziklatzea?