Liburu digitalen prezioari buruzko lege frantsesa

Orain indarrean dagoen liburuaren Lang legeak, 1981ean atera zutenak, liburuaren publikoarentzako salmenta-prezioari mugak ezartzen dizkio, sektorea babesteko eta irakurketa sustatzeko asmoz.

Frantzian saltzen den liburu berri batek argitaletxeak ezarritako prezio bakarra izan behar du eta prezio horrek liburuaren azalean inprimaturik agertu behar du. Liburu-dendak, gehienez ere, % 5eko beherapena egin dezake. Lege hori ez zaio aplikatzen bigarren eskuko liburuari.

Orain, lege berri bat aurrera atera dute, Frantziako argitaletxe batek liburu digital bati publikoarentzat ezartzen dion prezioa, banatzaile guztiek errespetatu beharrekoa izatea eragiten duena. Hona hemen legearen testua:


1. artikulua

Lege hau liburu digitalari dagokio, egile batek edo zenbaitzuk sorturiko lan intelektuala den heinean, aldi berean formatu digitalean eta inprimaturik salgai jartzen dena edo, dituen edukiagatik eta osaeragatik inprimatzeko gai dena bada, edizio digitalari dagozkion emendiozko elementuak salbu.
Dekretu batek zehazten ditu lege honen aplikazio-esparruan sartzen diren liburuen ezaugarriak.

2. artikulua

Frantzian kokaturiko edonork, Frantzian salgai jartzeko asmoz, liburu digital bat argitaratzen badu, beharturik dago hari publikoarentzako salmenta-prezio bat ezartzera, banaka zein multzoka egiten duen edozein eskaintzatarako. Prezio hori publikoari jakinarazi behar zaio.
Prezio hori desberdina izan daiteke eskaintzen den edukiaren eta eskuratzeko edo erabiltzeko moduaren arabera.
Lehen paragrafoa ez dagokie lehen artikuluan definitu diren erako liburu digitalei,  erabilera-lizentziapean eta beste izaera bat duten edukiak eta funtzionalitateak eransten zaizkiela eskaintzen direnean. Paragrafo honetan zehazten den salbuespenean sartzen diren lizentziek erabilera kolektiborakoak izan behar dute eta helburu profesionalez, ikerketarako edo goi-mailako irakaskuntzarako, beren beharrak asetzeko eskuratzen dituzten erakunde publiko nahiz pribatuen esparru mugatuan, eta inola ere ez berriz saltzeko.
Dekretu batek zehazten ditu lege honen aplikazio-esparruan sartzen diren liburuen ezaugarriak.

3. artikulua

2. artikuluak zehazten dituen baldintzetan ezarritako salmenta-prezioa, liburu digitalen Frantziako erosleei inposatzen zaie.

4. artikulua 

Ez dira baimentzen liburu digitalen primadun salmentak*, kontsumo-kodearen L 121-35 artikuluaren xedapenen baldintzapean, nola eta ez dizkien argitaratzaileak proposatzen, 2. artikuluan zehazturikoaren arabera, aldi berean eta baldintza berberetan, 3. artikuluan aipatu diren pertsona guztiei.

5. artikulua

Frantzian kokaturiko erosleei liburu digitalak eskaintzen dizkieten pertsonei, publikoarentzako prezioekiko, ematen dien deskontu komertziala zehazteko, argitaratzaileak, 2. artikuluak zehazturikoaren arabera, kontuan izango du, bere salmenta-baldintzetan, haiek, liburu digitalaren zabalkunderako eta sustapenerako, animazio, bitartekaritza eta aholkularitzako ekintzen bidez, publikoari eskaintzen dizkioten zerbitzu kualitatiboen garrantzia.
6. artikulua
Honako xedapen hauek aldatu ditu :
Jabego intelektualaren kodea - L132-5(V) artikulua
 
7. artikulua

Estatu-Kontseiluaren dekretu batek zehazten ditu lege honen xedapenen aurkako urraketei ezar dakizkiekeen isunak.

8. artikulua

Kultur arazoetarako batzordeen partaide diren bi diputatu eta bi senadore izendatuko dituzte batzorde horiek,  jarraipen-batzorde bat osatzeko, eta batzorde horri dagokio lege hau gauzatzearen jarraipena egitea. Jarraipen-batzordeari kontsulta egin ondoren, eta urte bakoitzeko uztailaren 31 baino lehen, Gobernuak urteko txostena aurkeztuko dio Parlamentuari, lege honen aplikazioaren berri emateko, liburu digitalaren merkatuak izaten duen bilakaera ikusirik, sektore osoari begira horrek duen eragina kontuan izango duena.
Txosten horrek, batez ere, egiaztatuko du liburuaren merkataritzari prezio finkoa ezartzeak, legezko eskaintza ugari, orotariko eta erakargarriaren garapena bultzatuz,  irakurleari mesede egiten dion eta sorkuntzari eta egileei ordainbide bidezko eta zuzenaren alde jokatzen duen, lege honek xedetzat duen kultur aniztasuna lortzea ahalbidetuz.

9. artikulua

Lege hau indarrean jartzen da Kaleonia Berrian.
_________
* Primadun salmenta: kontsumitzaile bati egiten zaion produktuen edo zerbitzuen salmenta, berehala edo geroago, saldu zaizkion bezalakoxe produktuak edo zerbitzuak edo gauza txikiak, laginak edo balio gutxiko zerbitzuak doan lortzeko eskubidea ematen duena.

Comments

Popular posts from this blog

QR kodeak erabiltzeko gida

Ikasmaterialgintzan nagusituko den zenbait joera

Zenbateraino da onuragarria papera birziklatzea?