Amaraunaren bilakaera irakaskuntzan
Dagoeneko hamarkada bat pasatxo igaro da Internet irakaskuntzan erabiltzen hasi zenetik. Denbora horretan gauza asko aldatu dira eta oraintxe bertan ere ari dira aldatzen:
Interneterako konexioa orokortu egin da ikastetxeetan eta familietan
Iturria: Eustat |
Konexio motak hezkuntza arloan EAEn (%tan) | ||
Modema | RDSI | ADSL |
5,3 | 8,6 | 81,7 |
Iturria: Eustat
Ia gazte guztiak Interneten erabiltzaileak dira
EAEn 15 eta 24 urte bitarteko gazteen % 96,3k erabiltzen du Internet (Iturria: Eustat)
Lehen erabiltzaile gehienak pasiboak ziren, baina orain asko dira blogen edo sare sozialen bidez aktiboki parte hartzen dutenak
Web 2.0k aukera ematen die erabiltzaileei interakzioan eta lankidetzan jarduteko. Lehen erabiltzaileak ikusle soilak ziren. Web 2.0k irakasleei aukera ematen die ikasleekin lan egiteko modu berriak erabiltzeko eta ikasleak ohituta daude tresna horiek erabiltzen. Horren ondorioak bi motatakoak dira: onak, baliabide berriak erabiltzeko erraztasuna dutelako, eta txarrak, irakasleari entzutea eta bakarka ikastea edo lanak egitea ez dutelako batere gogoko. Bestalde, irakasle eta guraso askok, ikasleek baino trebetasun gutxiago dutelako, segurtasun falta sentitzen dute baliabide berriak erabiltzeko.
Lehen eduki gehienak testu hutsezkoak ziren, gaur multimedia edukiak era askotakoak eta ugariak dira
Gauza jakina da hainbat motatako baliabideak konbinatzen dituen ikasmaterialak ikaskuntza errazten duela. Garuna gai da aldi berean begietatik eta belarrietatik datorkion informazioa prozesatzeko. Ez hori bakarrik; horrela iristen den informazioa hobeto gordetzen da oroimenean.
Lehen eduki gehienak estatikoak ziren, gaur asko interaktiboak dira
Informazio eta komunikazio teknologiek interaktibotasunerantz eraman gaituzte. Hori oso probetxugarria irakaskuntzan eta ikasleentzat oso arrunta da teknologia interaktiboak erabiltzea.
Interaktibotasunean oinarrituriko zenbait teknologia eta jarduera:

- Facebook eta Twitter moduko sare sozialen bidez ikasleek komunitate birtualetan parte hartzen dute. Ikaslez edo ikaslez eta irakaslez osaturiko komunitateak oso baliabide interesgarriak dira lankidetzarako.
- Tresna mugikorrek interaktibotasun mota bat baino gehiago ahalbidetzen dute. Gaur egun mundu guztiak du sakelako telefonoa, eta gero eta gehiagok sakelako telefono aurreratua (smartphone) edo tableta. Nonahi eta noiznahi ikasteko aukera ematen dute tresna horiek. Gainera GPSz, iparrorratzez, azelerometroz, Bluetooth, Wifi eta 3G konektibitatez, QR kodeak eta RFID tagak irakurtzeko aplikazioz, errealitate areagotua erabiltzeko baliabidez, etab. hornituak direnez, testuinguruarekiko interaktibotasuna ahalbidetzen dute.
Objektu digitalen biltegi bat ikasleen
tresnetara egokituriko edukiak zerbitzatzen. - E-learning edo ikaskuntza elektronikoak testuinguruarekiko sentikorra izatera joko du:
- Irakaskuntza hibridoa.
Irakaskuntza hibridoan e-learning-a eta irakaskuntza presentziala, hainbat planteamendu didaktiko, teknologia, baliabide eta ikasgiro konbinatzen dira. E-learning-ak hainbat motatako baliabide, aplikazio eta prozesuak erabiltzen ditu; Internet bidezkoak, ordenagailu bidezkoak, bakarkakoak nahiz lankidetzazkoak, birtualak nahiz materialak. Irakaskuntza hibridoak baliabide digitalak nahiz materialak.
Comments
Post a Comment