Argitaletxeak 2012. urteari begira. Argitalpen digitalen epe laburreko erronkak

Iturria: Futurebook

Hainbat dira argitaletxeek epe labur eta ertainean argitalpen digitalen arloan zaindu beharko dituzten alderdiak:



Eskubideak

Argitalpen digitalen arloan argitasun eta gardentasun handiagoa behar da eskubideei dagokienez, eta gaur egungo anbiguotasuna eta informazio falta, aldi berean, mehatxurik handiena eta abagunea dira. 

Liburuaren mundua globala da eta ebooken merkatua lehertu ahala, argitaletxeek birpentsatu beharra dute lurraldekako eskubideen sistema. Obra zurtzak jarraitzen dute izaten askok ikusten duten pagotxa,  eta arazoak konpondu gabe jarraitzen du. Baimen-eskubideak bihurtuko dira gero eta gehiago abagune, edukiak zatikatzen eta hobetzen diren heinean, eta zatiak mundu digitalean eskuragarriago bihurtu ahala.
Beste medio batzuek dituzten lizentzi ereduak ez  ditu liburuaren merkatuak gaur egun. Alokatzeari eta mailegatzeari ezin zaie ez ikusia egin gehiago, eta, ez bazaie proaktiboki soluziorik ematen, beste batzuek soluzionatuko dituzte.
DRMak eskatzen jarraituko dute pirateriaren beldur diren argitaletxeak. Sarean eta hodeian oinarrituriko eskatu ahalako plataformetara aldatzeak aldi berean gaur egun ezagutzen ditugun DRMen beharra eta deskargena ukatzen hasiko da eta, ezinbestean, gaur egun ezagutzen ditugun moduko DRMek bizitza mugatua izango dute.

Copyright-kontratuen ordez epe jakineko kontratuak egingo dira, eta lizentziak, berritzen ez badira, automatikoki etengo dira. Horrek berak ordaintzeko egitura desberdina eskain lezake, errendimenduan oinarrituagoa partaide guztientzat. Alabaina, argitaletxeek izan behar dute ekimena eta ez itxaron beste batzuek ezar dezaten. 

Edukia

Askok oraindik lehenbizi inprimatu egiten dute eta gero digitalera aldatu, eta argitaletxeek mundu analogikoaren gotorlekua jarraitzen dute izaten askorentzat.  Askok argitalpen profesionalen arloan eta zientzia- eta teknologia-aldizkarienean dagoeneko ikasgaia ikasia dute eta XML lan-prozesuen eta garapenaren onurak baliatzen dituzte, baina oraindik sektore guztietan modu zabalagoan horri heldu beharra dago. 

Testuingurua
Ester Dyson-ek behin esan zuen jostorratz bat belar-meta digital batean aurkitzeko gai izatea funtsezkoa zela eta uste izan dugu Googleren abagune handia bilaketa eta aurkikuntza aldatzen hastea izan dela. Haatik, hori ez da gertatu 2011n eta agian oraindik ere haien arazoa da liburuak indexatu beharreko informazio gisa soilik ikusten dituztela eta ez dutela lortzen testuingurua ulertzea.
Edukia, gero eta gehiago, testuingurua eskaintzeko eta bilaketan eta aurkikuntzan laguntzeko erabiliko da. Abagune horiek edukia garatzeko, kudeatzeko eta banatzeko eran aldaketak egitea eskatzen dute.

Aurrerapenak egin dira Net galley eta Yudu bezalako zerbitzuekin, baina horiek arazoaren zatitxoak soluzionatzera mugatu dira eta ez arazo osoa konpontzera. Industria ez da ari ulertzen zer alde dagoen edukian oinarrituriko zerbitzuen eta zerbitzu transakzionalen artean. Enpresatik enpresara zerbitzuak emateko negozioan zentratzen da oraindik, eta ez du ulertzen askoz abagune handiagoa dela enpresatik kontsumitzailerakoa.
Sare sozialak hasi dira desberdintasuna eragiten, eta erronka da baliabide sozialak kontsumitzaileei tituluak aurkitzeko garaian aholkua emateko, bultzatzeko eta zuzentzeko egoki erabiltzea, eta produktua lotsagabeki sartzeari eta diru errazari uko egitea. Arrakasta ez du gastua handia izateak bermatzen, baizik eta plateamendua egokia izateak, eta arrakasta izateko garrantzizkoa eta erabakigarria kontsumitzailea da.

Oraindik ez ditugu ikusi argitaletxe arruntak zuzeneko marketinean eta posta-zerrenden kudeaketan behar diren trebetasunak ulertzen dituztenik. Azken finean erraza da izenak biltzea, baina askoz zailagoa da haiek ustiatzen jakitea, kontsumitzailearekin zuzeneko harremanak dituen eragile naturala ez zarenean. Argitaletxe arruntak orain marketin masiboan dihardute, ez dute kanalez kanaleko marketina lantzen, ez dira marka eraikitzen ari, ez autoreena eta ez eurena. Horrela ulertzen da zergatik hutsegiten duten askotan, esparru guztiak estaltzen ahalegintzen direnean. 

Salmenta digitalak, zergak, prezioak eta egile-eskubideak

Gaur egun salmenta digitaletan dagoen eredua, salmenten eta egile-eskubideen gardentasunik gabea, ezin da luzaro mantendu. Argitaletxeei eskatzea sarri auditatu ezin dituzten salmentak likidatzea, har lezakete batzuek mantendu ezinezkotzat. Argitaletxeek ezin dute gehiago kontabilizatu atera duten stocka, saldua eta itzulia. Mundu digitalean, alea behin baharrik biltegiratu behar da eta saltzen denean soilik mugitzen da, eta ez da itzulketarik izango. Teorian horrek salmentak, egile eskubideak eta likidazioak erraztu egin behar lituzke. Espero genuen industriak hori merkatuan ezarri baino lehen konponduko zuela, baina ahalegin koordinatu, arau eta are planteamendu gutxi ikusi dugu.
 
Fiskalitatea nahaste-borraste digital bat da, arau eta zerga desberdinekin han eta hemen eta harmonizazio faltarekin Europar Batasunean bertan. Prezioak BEZ barne izan behar lukete ala ez? Zergak banaketa-puntuaren araberakoa ala kontsumo-puntuaren araberakoa izan behar du? Zergatik izan behar du produktu berberak zerga diferentea digitala delako? Argitaletxeek ezin dituzte legeak ezarri, baina lobby modura jokatuz eragina izan dezakete.
Orain badakigu argitaletxeek prezioak finkatzeak lege-test askori egin beharko diola aurre datorren urtean [2012an] eta seguru asko ez duela zenbait gaindituko eta agian batere ez. Prezioak jartzea aldi berean mehatxua eta abagunea da. Milaka argitaletxeren milaka tituluren prezioak kanal askotan eta saltoki askotan kudeatzea kontsumitzailearen interfacean soilik egin daiteke. Liburu guztiek itxura bera duten mundu digitalean, kontsumitzaile-preziorik ez izateak nahastea besterik ez dakar. 

Argitaletxeen antolaketa

Argitaletxeek orain serioski aztertu behar dute digitalak antolaketan duen eragina. Ez dago erantzun zuzenik, ez okerrik. Organizazioaren planteamendu bakarra al dute fisikoa eta digitala lan beraren emaitza desberdin hutstzat hartuz, eta, hala baldin bada, zein atal da txakurra eta zein buztana?
Negozio digitalak askoz holistikoagoa izan beharra du, plateamenduaren eta argitaratzearen ikuspegi guztiak aintzakotzat hartzearen aldetik, eta aski bizkorra izan behar du, aldaketa lasterrei erantzuteko.
Argitaletxe handiek salmenta gehien-gehienak kontrolatzen jarraituko dute eta hezkuntzaren, argitalpen profesionalen eta akademikoen arloetan zaila da 80/20 erregelan aldaketak ikustea. Halere, argitalpen arruntetan bestelako dinamika eta potentzialitatea ikusten dugu; maila gehiago dituen jokaleku digitala. Digitalean, argitaletxeek balio dute beren edukiak eta eskubideak ustiatzeko gai diren neurrian eta merkatu-kuota bat izateko Jainkoagandik datorkien eskubidea dutela uste dutenek laster ikasiko dute zein den errealitate digitala.

Comments

Popular posts from this blog

Ikasmaterialgintzan nagusituko den zenbait joera

QR kodeak erabiltzeko gida

Zenbateraino da onuragarria papera birziklatzea?