Collins-ek dohainikako hiztegi bat jarri du sarean

Collins-ek hiztegi bat jarri du sarean, www.collinsdictionary.com  helbidean. Dohainik erabil daiteke 220.000 sarrera, sinonimoak, itzulpenak, hitzen maiztasunen grafikoak eta Flickr-eko argazki adierazgarriak dituen webgune hori.






Webgunea 18 hilabetean garatu dute, Collinsek Glasgowen duen egoitza nagusian. Antzeko webguneak dituzte beste argitaletxe batzuek ere, hala nola  Oxford English Dictionaryk, baina oro har ordainduz kontsultatzekoak dira. Collins-en webgune hori lehian izango da, hortaz, Wordreference moduko webguneekin.


Joan zen abenduaren 31n jarri zuten abian hiztegia 120.000 sarrerarekin eta 220.000 sarrerara datorren martxoan iritsiko da. Erabiltzaileek definizioak, sinonimoak, thesaurus bat eta hizten 38 hizkuntzatako baliokideak aurkituko dituzte hiztegi horretan, eta baita hitzen historiak, milioi bat erabilera-adibide, fikziozko literaturatik, liburu teknikoetatik, egunkari eta aldizkarietatik hartuak, milioi bat audio baino gehiago, ingeles britainiarreko eta amerikarreko ebakerenak. Bilaketa prediktiboa ere badu.


Datuak Collins-en corpusean daude jasota eta erabilera-maiztasunak Google Ngrams-en bidez lortzen dituzte.

Comments

Popular posts from this blog

QR kodeak erabiltzeko gida

Ikasmaterialgintzan nagusituko den zenbait joera

Zenbateraino da onuragarria papera birziklatzea?