Mobipocketek pertsiana jaitsi du

Liburu digitaletan aitzindaria izan zen Mobipocket enpresa ateak ixtera doa, hamabi urtetan zehar arlo horretan jardun ondoren. Enpresa horrek sortu zuen .MOBI formatua eta enpresa bera Amazonek erosi zituen 2005ean. Horixe izan zen, hain zuzen, desagertzera kondenaturik geratzeko bidea, lehen Lexcycle enpresari eta bere Stanza aplikazioari gertatu zitzaien bezala, Amazonek 2009an erosi zituenean.


Amazonek, .MOBI formatutik abiatuz, Kindle formatua eta izen bereko irakurgailuaren inguru itxia sortu zituen.


Une honetan http://www.mobipocket.com webgunean dohainikako titulu batzuk daude soilik. Edozein bilaketa egiten saiatuz gero "Sentitzen dugu, bilaketak ez du emaitzarik" da erantzuna.

Comments

Popular posts from this blog

QR kodeak erabiltzeko gida

Ikasmaterialgintzan nagusituko den zenbait joera

Zenbateraino da onuragarria papera birziklatzea?