Argitaletxeen bezeroak banatzaileak izan dira orain arte; gero eta gehiago irakurleak izango dira bezeroak

Liburu digitalak jaio ziren arte, argitaletxeek beren liburu gehien-gehienak banatzaileei saltzen zizkieten. Ez zuten asko arduratu beharrik liburuak irakurleei saltzeaz, horretaz bitartekariak arduratzen zirenez. Aski zuten batez ere publikoari erakargarriak gertatuko zitzaizkien produktuak zaintzearekin.

Liburu digitalak ateratzearekin, print on demand teknologiarekin eta Internet bidezko paperezko liburuen salmentarekin, buztan luzea gero eta luzeagoa gertatzen ari da. Hor ikusgaitasunaren arazoa areagotu egiten da. Lehen ere zaila bazen titulu batek kontsumitzailearen arreta bereganatzea, hemendik aurrera are zailagoa izango da. Argitaletxeari irakurlea ezagutzea komeni zaio eta harekin zuzeneko harremanetan jardutea.

Horrek aspalditik erroturiko ohiturak aldatzea eskatzen du

Comments

Popular posts from this blog

QR kodeak erabiltzeko gida

Ikasmaterialgintzan nagusituko den zenbait joera

Zenbateraino da onuragarria papera birziklatzea?