Testuliburuak argitaratzen dituzten Alemaniako editorialek eduki digitalak aurkeztu dituzte
Otsailaren 14tik 18ra Hanover-en izango den Didacta feriari begira, testuliburuak argitaratzen dituzten Alemaniako editorialek eduki digitalak aurkeztu dituzte, Applek berrikitan aurkeztu duen hezkuntzarako programari erantzunez.
Alemaniako 27 argitaletxek egin dute aurkezpena. Planteatu duten soluzioak plataforma bakarra izango du, non hainbat editorialen edukiak erabili ahal izango baitituzten eskolek, ikasleek eta irakasleek, sarean nahiz saretik kanpora.
Plataforma berri hori 2012-2013 ikastaroaren hasieran merkaturatuko da. Edozein sistema eragile eta tresnarekin bateragarria izango da.
Comments
Post a Comment