Bideojokoetako kontzeptu batzuk, ikasmaterialetarako egokiak direnak
Jokoetako teknikak eta planteamenduak ikaskuntzan erabiltzeaz (ingelesez gamification deritzonaz) asko hitz egiten da gaur egun. Baina, zein dira ikasmaterialgintzan dihardutenek balia ditzaketen jokoetako oinarrizko elementuak?
Hona hemen ezaugarri horietako batzuk:
Istorioa
Hona hemen ezaugarri horietako batzuk:
Istorioa
Jokoek interesa eta motibazioa istorio baten bidez pizten dituzte. Istorio horrek giro bat sortzen du eta hor ekintza batzuk egin behar dira. Ohiko ikasmaterial askori ekintzarako giroa falta izaten zaie, hain zuzen. Istorio batek argumentua, pertsonaiak, bukaera, jokalekua jartzen ditu ikaskuntzan laguntzeko, zerbait ikastea erabilerara hurbiltzeko eta baita ere oroimenari laguntzeko ere.
Emaitzak
Jokoek berehala ematen diote erabiltzailari bere errendimenduaren berri. Ikaskuntzan hori aplikatzen denean, ikasleari etengabeko ebaluazioa eskaintzen zaio. Bestalde, jakintza ebaluatu ordez jakintzaren aplikazioa ebaluatzen zaio.
Saiatu-huts egin-saiatu prozesua
Azterketa bidezko ebaluazioak ez bezala, jokoetan erabiltzen denak, trebetasuna lortu arte saio asko egiteko aukera ematen du. Porrota ez da behin-betikoa.
Mailak
Ikasle bakoitzak bere mailan jokatzen du eta maila horretan arrakasta lortzen duenean hurrengora igaro daiteke. Batzuek erraz gaindituko dute maila bat eta beste batzuek hainbat saio beharko dituzte.
Comments
Post a Comment