Eduki digitalak Frantziako ikastetxeetan
Iturria: http://www.idboox.com
Conseil National du Numérique (CNNum ) erakundeak txosten bat argitaratu berria du, herrialde hartako ikastetxeetan eduki digitalek duten egoerari eta garapenari buruz. Kontseiluak bere aholkuak eman ditu, argitaletxeek, eduki digitalen arloko eta hezkuntzako profesionalek ziotena entzun ostean.
Egoera ez da oso distiratsua
Txostenean, CNNum-ek hauxe adierazten du: « Ia 100.000 ikasle irteten dira urtero CM2tik oinarrizko gaitasunak menderatu gabe.
Sistema digitalen potentzialari oraindik oso etekin gutxi ateratzen zaio, bestelakoekin alderatuz gero, nahiz eta prozesu pedagogikoetan eta hezkuntza-sistemaren antolaketan hobekuntzak egiteko tresna bikaina izan.
Hori erakusten duten zifra batzuk:
- 300 milioi euro gastatzen dituzte urtero kolektibitateek paperezko ikasliburuak erosten, eta beste 100 milioi urtero fotokopietan.
- 2010ean, 20 milioi euro soilik gastatu dira baliabide digitaletan
- Hala ere, departamenduek urtero 250 milioi euro gastatzen dituzte arlo digitalean, batez ere ekipamendutan.
Kultura digitala eskuratzea eta arlo horretako tresnak menderatzea beharrezkoak dira gaur egun, gizartean eta bizitza aktiboan arrakastaz txertatzeko, eta hori eskolaren xederik behinenetako bat da.»
Proposamenak
Datu horien aurrean, Kontseiluak uste du «digitala integrazio-faktore ahaltsua dela, eta garrantzitsua dela aukera-berdintasunaren alde jokatzeko». Horretara iristeko, irakasleek, arlo digitaleko eragileek eta lurraldeetako kolektibitateek batera jokatzea ezinbestekoa da, ikasleei liburu digital, baliabide, material eta formazio egokituak eskaintzeko orduan.
Hortaz, CNNum-ek hauxe gomendatzen du: «erantzukizunen eta baliabideen borondatezko partekatzea eskualde mailan, akademien [unibertsitate-esparruen] eta tokian tokiko kolektibitateen artean.»
Zehazki, erakunde horren proposamen nagusia da herrialdean eskuragarri dauden baliabide pedagogiko digital guztiak jasoko dituen web plataforma garatzea. Portale horrek izan beharko lituzke: «bilatzaile bat eta lankidetzarako tresnak, irakasleek baliabideei buruzko oharrak, iruzkinak eta aholkuak partekatu ahal izan ditzaten. Irakasleek identifikaturiko baliabideei ikusgaitasun handiagoa emanez, horrelako tresna batek erraztu egingo bailuke argitaletxeentzako merkatua sortzea. »
Beraz, digitala garrantzi handikoa da eskolarentzat, mundu mailako adierazleek hori esaten dute. Liburu digitalei, tabletei, tresna berriei eta, batez ere, haien erabilerari dagokienez, oraindik galduta aurkitzen da batzuetan eskola mundua.
Aldea dago gainera, edo ikuspegi desberdina gutxienez, CNNumen aholku hauen eta Montpellier-en Nicolas Sarkozyk esan dituenen artean. Presidentea ez baitzen tableten eta aurrerapenaren alde agertu.

CM2 maila Frantziako hezkuntza-sisteman |

Comments
Post a Comment