Toponimia sinkronikoari buruzko jardunaldiak Rennes-eko Unibertsitatean

Martxoaren 22an eta 23an toponimia-gaietan adituak diren berrogei hizkuntzalari, hamabost herrialdetakoak Rennes-eko Unibertsitatean bilduko dira toponimia sinkronikoaz hitz egiteko. Jardunaldien izenburua hauxe da: "Toponimia sinkronikoaren erronkak: egiturak, testuinguruak eta erabilerak".


Hitzaldiak ingelesez edo frantsesez izango dira eta hainbat gai jorratuko dituzte:

  • NBEren lanak nazioarteko komunikazioan toponimoen erabilera arautzeko.
  • Bretoieraren Erakunde Publikoaren lana eskualdeko toponimiaren eta toponimoek hedabideetan duten erabileraren analisi gramatikal, semantiko eta pragmatikoaren arloan.
  • Toponimoen erabilera geografiakoak zehazki ez diren beste testuinguruetan (narrazioan, identitate- eta politika-arazoak leku-izenak hautatzerakoan).
  • Toponimoen erabilera administrazioan eta kartografian.

Lau osoko bilkura izango dira. Bilduko direnen artean izango dira Maria Barros, NBEren ordezkari gisa, eta Frantzia, Austria, Italia, Finlandia, Aljeria, Errumania, Kanada, Mexiko, Georgia eta beste herrialde batzuetatik joango direnak.
Programa osoa hemen aurki daiteke: 

http://storage.canalblog.com/89/08/500742/73984627.pdf

Comments

Popular posts from this blog

QR kodeak erabiltzeko gida

Ikasmaterialgintzan nagusituko den zenbait joera

Zenbateraino da onuragarria papera birziklatzea?