QR kodeak hezkuntzan erabiltzeko zenbait ideia

QR kode bat barra-kode baten antzekoa da, baina bi dimentsiokoa. Barra-kode batean hogei digito inguru kodetu daitezke, QR kode batean, aldiz, askoz informazio gehiago sar daiteke. Esate baterako URL bat, webgune batera bideraturiko esteka. Lehen ere aipatua dut hau.
Gaur egun nonahi aurki daitezke QR kodeak, edozein argitalpenetan, edozein ibilgailu, tresna, produktu, eta abarretan.


Irudi horietako baten atzean zer dagoen jakiteko, kameradun telefono, tableta edo ordenagailua behar dugu eta QR kodeak dekodetzeko aplikazio bat. Kamera kodeari begira jartzen dugunean, QR kodeari dagokion informazioa eskuratuko dugu: webgunea, irudia, abestia edo dena delakoa.
Telefono kameraduna edonork du gaur egun eta dekodetzeko softwarea doan eskuratzea ere oso erraza da. Nik neuk i-nigma aplikazioa dut nire telefonoan.
Kodeak sortzea ere erraza da, esate baterako kaywa webgunean. Hor sortzen den irudia gorde, inprima edo dokumentu batean txerta dezakezu.
Eta, zer egin daiteke kode horiekin hezkuntzan baliagarria izan daitekeena. Hona zenbait ideia:
  1. Ikastetxearen webguneko orri esanguratsu batera daraman esteka jarri, etxera bidaltzen den dokumentu edo buletin bakoitzean.
  2. Ikastetxearen webgunean edo beste webgune batean, esate baterako, Dropbox-eko karpeta partekatu batean dagoen eduki bat (testua, irudia, bideoa, podcasta, aplikazioa) jaisteko esteka jarri.
  3. Liburutegian dauden liburuei haien erreseinetara daraman esteka bat jarri.
Honako bideo honetan ikus daitezke horrelako hainbat adibide:

Comments

Popular posts from this blog

QR kodeak erabiltzeko gida

Ikasmaterialgintzan nagusituko den zenbait joera

Zenbateraino da onuragarria papera birziklatzea?