Rakuten: merkataritza elektronikoaren eredu japoniarra
Interneten zerbitzuak eskaitzen dituen konpainia japoniar bat da Rakuten, merkataritza elektronikoaren arloan munduko 10 handienetakoa, Amazon, eBay, Baidu, eta abarrekin batera.
Negozio txikiei Interneten saltzeko aukera ematen dien portale bat du, haiei beren webguneak optimizatzea eta haietara bezeroak erakartzea ahalbidetzen diena. Eredua B2B2C da, hau da "business to business to consumer"
Amazonek ere bere webgunean eskaintzen ditu beste negozio batzuen produktuak, baina ez die Rakutenek ematen dien protagonismoa ematen. Amazonek produktua nabarmentzen duen bezala, Rakutenek saltzailea nabarmentzen du. Beti dakizu argi eta garbi zein den saltzen ari zaizun denda.
Eredu hori sekulako arrakasta izaten ari da: 2011n 4.600 milioi dolarreko salmentak egin zituen, urtebetean % 9,8 hazkundea lortuz. Baditu beste negozio batzuk ere: bankuen, telekomunikazioen eta bidaien arloetakoak.
Japonian izugarri ezaguna da. Sarea erabiltzen duten japoniarren % 78 bere webgunean izena emanda daude eta % 30eko merkatu-kuota du herrialde hartan, Amazonek baino handiagoa. Handik kanpora irteteko ahaleginetan dabil orain, ordea, Japoniaz kanpoko merkatuetan egiten dituen salmentek konpainiaren diru-sarreren % 10 soilik baitira.

Comments
Post a Comment