iTranslate4.eu itzultzaile automatikoa
iTranslate4.eu webgunea itzulpen automatikoa lantzen duten europar enpresen kontsortzio batek garatu du. Enpresa horietako bakoitzak gutxienez hizkuntza-bikote baterako itzulpen-sistema garatu du. Kontsortzioan parte hartzeko gonbita aldez aurretik egindako probetan emaitzarik onenak lortu zituzten enpresei egin zieten. Gonbidatu zituzten enpresa guztiek beren baliabideak eman zituzten Europar Batasuneko hizkuntza-bikote gehinetarako kalitateko itzulpen-zerbitzuak eskainiko zituen webgune erkide bat eratzeko.
Dagoeneko abian da zerbitzua, beta bertsioan bada ere. Guztira 62 hizkuntzaren artean egiten ditu itzulpenak, zuzenean hizkuntzatik hizkuntzara, ingelesetik pasatu gabe.
Proba helbide honetan egin daiteke:
http://itranslate4.eu/search/index
Hizkuntza berbererako itzultzaile bat baino gehiago dagoen kasuetan, enpresen arteko lehia dago, nork kalitate hobea eskaini.
Partaideak honako enpresa hauek dira:

- Koordinatzailea:
Hungariako Zientzia-Akademiaren Hizkuntzalaritzako Ikerketa Institutua - MorphoLogic Számítástechnikai Kft. Hungaria
- SYSTRAN. Frantzia
- Linguatec GmbH. Alemania
- pwn.pl Sp. z o. o. Polonia
- SKYCODE. Bulgaria
- Amebis, d. o. o., Kamnik. Eslovenia
- Sunda Systems Oy. Finlandia
- PROMT GmbH. Alemania
- SIA ‘Trident MT’.Letonia
Comments
Post a Comment