RFID etiketak bai ala ez liburutegietan
Zer da RFID teknologia?
RFID (Radio Frequency Identification) teknologiaren bidez zirkuitu integratu batetik irakurgailu batera informazioa igor daiteke, uhin elektromagnetikoen bidez. RFID etiketak txikiak eta arinak dira eta erraz txerta daitezke ia edozein produktutan. Liburuetan jartzen direnean paperezko substratu bat izaten da euskarria
Zertako erabiltzen da RFID teknologia liburutegietan?
Hainbat xede izan ditzake RFID teknologiak liburutegi batean:
liburuzain guztiak ez daude pozik
Pribatutasun-arazoek sortzen dituzte kezkarik handienak, etiketak edozein irakurgailuren ondotik igarotzean transmiti ditzaketelako barruan dituzten datuak, datuen jabea konturatzeke gertatzen delako transmisioa eta edozein substantziatan zehar transmititzen direlako (maleta baten barrutik, esate baterako).
Orain dela gutxi Parisko liburuzain bat kexu azaldu da RFID etiketen erabilera dela-eta. 2008an Parisko hiru liburutegitan jarri zuten sistema hori: zinemaren François Truffaut liburutegian, Chaptal liburutegian eta Marguerite Yourcenar mediatekan. Hiru urteko esperientziaren ondoren, liburuzain horrek dio arazo teknikoak izaten direla: liburu edo disko batzuei ezarri dizkieten etiketek ez dutela barruan informaziorik, RFID sistema liburutegia kudeatzeko datu-basearekin lotzeko arazoak izaten direla, inbentarioek huts egiten dutela eta lapurretaren kontrako banda magnetikoek baino leku gehiago behar dutela.
Kexak ez dira teknikoak soilik, liburuzain horrek dioenez, liburutegiko langileei denbora hartzen die erabiltzaileei funtzionamenduaren berri emateak eta sortzen diren hutsegiteak konpontzeak. Beldur da, gainera, murrizketak nagusi diren garai honetan, langileak kaleratzeko ez ote den erabiliko.
RFID (Radio Frequency Identification) teknologiaren bidez zirkuitu integratu batetik irakurgailu batera informazioa igor daiteke, uhin elektromagnetikoen bidez. RFID etiketak txikiak eta arinak dira eta erraz txerta daitezke ia edozein produktutan. Liburuetan jartzen direnean paperezko substratu bat izaten da euskarria
RFID etiketa
Teknologia horrek funtziona dezan hiru osagai behar ditu: informazioa gorderik duen etiketa, irakurgailua eta datuak interpretatuko dituen softwarea.Zertako erabiltzen da RFID teknologia liburutegietan?
Hainbat xede izan ditzake RFID teknologiak liburutegi batean:
- Irakurle batek mailegutan liburu bat hartzen duenean, gertaera hori datu-basean erregistratzea. Horretarako aski da liburua RFID irakurgailu bati hurbiltzea.
- Horren antzera, irakurleak mailegutan hartu zuen liburua itzultzen duenean ere, gertaera hori datu-basean erregistraturik geratuko da, liburua irakurgailura hurbiltzen denean.
- RFID teknologiak liburutegiei ekarri dizkien aurrerapenen artean, seguru asko, inbentarioak lastertzea izango da nabarmenena.
Eskuko irakurgailu batez inbentarioa egiten liburutegi batean - Segurtasun-bandak ordezkatzea. Lapurretak saihesteko ohiko banda magnetikoak desaktibatu egin behar izaten dira liburua liburutegitik ateratzen den bakoitzean eta RFID etiketak, aldiz, ez. Bestalde, banda magnetikoekin arazo handiak izaten dira alarmak sarri aktibatzen direlako lapurretarik ez den kasuetan. RFID etiketek eramaten duten segurtasun-sistema askoz fidagarriagoa da eta ez du hainbeste alarma faltsu sortzen.
liburuzain guztiak ez daude pozik
Pribatutasun-arazoek sortzen dituzte kezkarik handienak, etiketak edozein irakurgailuren ondotik igarotzean transmiti ditzaketelako barruan dituzten datuak, datuen jabea konturatzeke gertatzen delako transmisioa eta edozein substantziatan zehar transmititzen direlako (maleta baten barrutik, esate baterako).
Orain dela gutxi Parisko liburuzain bat kexu azaldu da RFID etiketen erabilera dela-eta. 2008an Parisko hiru liburutegitan jarri zuten sistema hori: zinemaren François Truffaut liburutegian, Chaptal liburutegian eta Marguerite Yourcenar mediatekan. Hiru urteko esperientziaren ondoren, liburuzain horrek dio arazo teknikoak izaten direla: liburu edo disko batzuei ezarri dizkieten etiketek ez dutela barruan informaziorik, RFID sistema liburutegia kudeatzeko datu-basearekin lotzeko arazoak izaten direla, inbentarioek huts egiten dutela eta lapurretaren kontrako banda magnetikoek baino leku gehiago behar dutela.
Kexak ez dira teknikoak soilik, liburuzain horrek dioenez, liburutegiko langileei denbora hartzen die erabiltzaileei funtzionamenduaren berri emateak eta sortzen diren hutsegiteak konpontzeak. Beldur da, gainera, murrizketak nagusi diren garai honetan, langileak kaleratzeko ez ote den erabiliko.
Comments
Post a Comment