Hasi da Espainian handien arteko borroka, ebooken merkatua konkistatzeko
Espainian ebooken merkatuak hasiera motela izan du, eskuragarri egon den katalogoaren urritasunak, ebookak erosteak izan dituen konplikazioek eta % 18ko BEZak kontsumitzaileak uxatu egin dituztelako, erakarri ordez. Gauzak asko aldatu dira, ordea, azken asteotan, zenbait irakurgailu kaleratzearekin batera.
Askorentzat albisterik aipagarriena amazon.es webguneak Kindle liburu-denda, espainierazko 22.000 titulu eta katalanezko, galegozko eta euskarazko beste hainbat titulu eskaintzen dituena, abian jartzea izan da. Hor Kindle irakurgailua 99 €-an dute salgai.
Espainia bertako liburu-industriako erraldoiak ere oraintxe sartu dira lehian. Horrela, Casa del Libro liburu-denden kateak bere Tagus irakurgailua atera zuen azaroaren 23an.
Tagusak sei hazbeteko pantaila eta Wifi konektibitatea ditu, eta barruan Real Academia Españolaren hiztegia eta 2011n Planeta saria irabazi zuen Javier Mororen El imperio eres tú eleberria eramango ditu. Tagusaren bidez 60.000 eskura daitezke, nahi adina titulu gorde daitezke hodeian eta 1.000 titulu inguru kabitzen dira tresnan bertan.
Espainiako merkatuan dagoen katerik handiena den Casa del Librok urtebetean 40.000 titulu espero du saltzea ebook formatuan, liburu-denda guztiek salduko dituzten 120.000 tituluen herena, beraz, eta hori bere salmenten % 1 izango da gutxi gorabehera. Tresna 119 €-an salduz Casa del Librok ez du irabazirik lortuko, baina ebooak saltzeko bidea urratuko du.
Espainiako merkatuak orain arte izan duen atzerapena ederki erakusten dute salmenta-zifrek: 2010ean liburu mota guztien salmentaren % 0,3 izan zen ebooken salmenta, AEBn % 20 zen garai berean.
Telefónica ere lasterketa-buruan da, bere irakurgailu propioarekin. Movistar ebook BQ izena duen tresnak tinta elektronikozko sei hazbeteko ukipen-pantaila eta Wifi konektibitatea ditu. Telefonicaren dendetan eta El Corte Inglés-en saltoki handietan eros daiteke, 100 titulu eta ingeles-espainiera hiztegi bat kargatuak dituela. Ebookak araka daitezke online eta irakur daitezke offline beste tresna batzuetan, Android Market-etik edo Apple App Store-tik aplikazio bat doan jaitsi ondoren.
Inola ere lehia horretatik kanpo izan ez daitekeen Google ere laster hor izango da Google Books eta Google eBooks-ekin. Oraindik ez badago, Espainiako legediak behartzen duen prezio finkora egokitzeko bere denbora behar izan duelako da.
Fnac-ek ere jarri du salgai Espainian bere irakurgailua, Fnacbook deritzona, azaroaren 28an. Frantzian 2010ean jarri zuen merkatuan tresna hori, baina aurten 3G konektibitatea duen beste batek ordezkatu du herrialde hartan. Jokabide horrek Frantziako merkatua Espainiakoa baino aurreratuagoa dela erakusten du.
Espainiako merkatuan lekua hartzeko lehia horretan, bakoitzak bere abantailak eta bere desabantailak ditu, esate baterako, DRMz babesturiko liburuek desabantaila handi bat dute: titulu horietako bat erosteko, batez beste, 14 klik egin behar ditu erosleak eta Amazonetik, aldiz, klik bat eta jaisteko minutu bat aski ditu. Googlek, berriz, titulu-kopuru handia ekarriko du, 200 bat argitaletxerekin hitzarmenak sinatu ondoren.
Beste lehiakide txikiago bat ere agertu da, Amabook izenekoa. Horrek 70 editorialetako 5.000 titulu eskaintzen ditu eta espainiera erabiltzen den bederatzi herrialdetan lan egiten du, AEBn barne.
Badirudi horrek guztiak Espainiako merkatuan ebookak duen lekua, beste herrialdeetan gertatu den bezala, bizkor handituko duela.

Comments
Post a Comment