QR kodeek arrakasta izateko zenbait baldintza
QR kodeak modan daudelako jartzeak ez du zentzurik. Helburu jakina behar dute eta gainera ikusleen psikologia kontuan hartu behar da haiek erabiltzeko. Lehenik eta behin ulertu behar dugu zergatik onartzen dituen jendeak teknologiak ekartzen dizkigun nobedade batzuk eta zergatik ez dituen aintzakotzat hartzen edo arbuiatzen dituen beste batzuk.
Jendeak zerbait onartuko du baldin eta onuraren bat dakarkiola uste badu, bestela ez. Posta elektronikoak eta sakelako telefonoak izan duten arrakasta ez zuten izango baldintza hori gabe. Halere, kontuan izan behar da baldintza hori beharrezkoa dela baina ez nahikoa. Bada beste ezinbesteko baldintza bat: erabiltzeko erraztasuna.
Hortaz, QR kodeek, arrakasta izango badute, onuraren bat eskaini behar diote erabiltzaileari eta gainera erabilerrazak izan behar dute. Alferrikakoa da QR kodeak kanpaina batean erabiltzea, erabiltzaileari argi eta garbi adierazi gabe zer ematen duten eta nola erabiltzen diren. Hauek dira eman beharreko argibideak:
- Nola lortzen eta instalatzen den eskaneatzeko softwarea
- Nola eskaneatzen den kodea
- Zer onura lor daitekeen kodea eskaneatuz gero
Erabiltzaileak denbora galtzen ibili behar badu azkenean beste bide batetik mila bider ikusi duen iragarki bat ikusteko, zapuztu egingo dugu. Aldiz, deskontu bat, oparitxo bat, horrela bakarrik lor dezakeen informazio edo zerbitzu gehigarri bat lor dezakeela ikusten badu, orduan bai, gustura erabiliko ditu gure QR kodeak.
Hona hemen arrakasta izaten laguntzen duen zenbait faktore:
1. Nobedadea. Ezagutu berriak diren gauzek jakin-mina sortzen dute.
2. Dibertsioa eta lehia. Jokoekin eta lehiaketekin lotura duten QR kodeak erakargarriak gertatzen dira.
3. Sariaketa eta opariak. Gauza txikiak izan arren, atseginak gertatzen dira.
4. Eskaintza bereziak eta deskontuak, bereziki berehala ekintza baten bidez lor daitezkeenak.
2. Dibertsioa eta lehia. Jokoekin eta lehiaketekin lotura duten QR kodeak erakargarriak gertatzen dira.
3. Sariaketa eta opariak. Gauza txikiak izan arren, atseginak gertatzen dira.
4. Eskaintza bereziak eta deskontuak, bereziki berehala ekintza baten bidez lor daitezkeenak.
Comments
Post a Comment