Amazonek iPhonerako Flow aplikazioan errealitate areagotua eta merkataritza elektronikoa batu ditu.


Amazon-ek iPhonerako aplikazio berri bat atera du, Flow izenekoa, errealitate areagotua eta merkataritza elektronikoa konbinatzen dituena.
Flowk iPhonearen atzealdeko kamera erabiltzen du UPC barra-kodeak eskaneatuz Amazonen prezioak jakiteko. Horren gainean aplikazioak bezeroen balorazioak erakusten ditu, eskaneaturiko produktuaren deskribapen osoa eta harekin zerikusia duten multimedia edukiak, hala nola trailerrak eta elkarrizketak. Behin produktuaren orrira iritsiz gero, aukera du erabiltzaileak produktua Amazonetik erosteko.
Ondoko bideoak erakusten du nola funtzionatzen duen Flow-k:


Comments

Popular posts from this blog

Ikasmaterialgintzan nagusituko den zenbait joera

QR kodeak erabiltzeko gida

Zenbateraino da onuragarria papera birziklatzea?