Google Street View hasi da dendak barrutik erakusten, liburu-dendak besteak beste


Google hasi da bere Street View zerbitzuaren bidez dendak barrutik erakusten.
Esate baterako, Londresko hainbat liburu-denda, kafetegi eta jatetxeren barrualdeko 360 graduko argazkiak egin dituzte eta Google Maps-en bidez ikusteko moduan jarri. Estatu Batuetako zenbait lekutan eta Parisen beste hainbeste egina dute dagoeneko.


Kamera arruntez hartzen dituzte argazkiak eta gero digitalki elkartzen dituzte, Googleren beraren softwarea erabiliz. Denda bakoitzeko irudiak jasotzeak 30 minutu inguru eskatzen ditu. 


Hona hemen adibide bat:


Londresko Primrose Hill Books liburu-denda




Comments

Popular posts from this blog

Ikasmaterialgintzan nagusituko den zenbait joera

QR kodeak erabiltzeko gida

Zenbateraino da onuragarria papera birziklatzea?