Frantziako argitaletxeek ebook aurreratuak erakutsi dituzte


Joan zen asteartean Frantziako Argitaletxeen Elkarteak (SNE) izan zuen batzarrean elkartearen digitalizazio-batzordearen buru Alban Cerisier-ek gidaturiko mahai-inguru bat izan zen. Parte hartu zuten Nord Compo, Jouve eta Isako bihurketa-enpresetako kideak EPUB3 formatuaz mintzatu ziren. Horren ondoren Hachette Livre, Albin Michel, Gallimard eta Fleurus argitaletxeek beren aplikazioak eta e-bookak iPadetan erakutsi zituzten.
Albin Michel editorialeko Nicolas de Cointet-ek   De Gaulle et les français libres liburu hobetu moduan nola prestatu duten erakutsi zuen. Aitortu zuen moldaketa hori 20.000 € inguru kostatu zaiela, 20 € inguruan salduko dutela eta e-bookaren merkaturik oraingoz ia ez dagoela. 
Albin Michel editorialaren haurrrentzako liburuen sailak L'Herbier des Fées edo El Herbario de las Hadas (frantsesezko eta espainierazko bertsioak prestatu baitituzte) liburua aurkeztu zuen. Ondoko bideoak erakusten du nolakoa den liburu hori:


100 interakzio ditu liburu horrek. Salmenta-prezioa 15 €.

Comments

Popular posts from this blog

Ikasmaterialgintzan nagusituko den zenbait joera

QR kodeak erabiltzeko gida

Zenbateraino da onuragarria papera birziklatzea?