HTML5en abantailak

Aurreko artikuluan HTML5en zenbait gabezia aipatu ondoren, bidezkoa iruditzen zait lengoaia horren alderdi onak ere aipatzea:

  • Datuak erabiltzailearen tresnan gorde daitezke, beraz aplikazioek funtziona dezakete Internetera konektatu gabe.
  • Web orri apainagoak egin daitezke letra-mota, kolore eta efektu aberatsak onartzen dituelako.
  • Web orriek eduki ditzakete mugitzen diren eta kurtsorearen ekintzei erantzuten dieten objektuak.
  • Jokoek funtziona dezakete web orrietan, pluginik eta bestelako software gehigarririk gabe.
  • Audioa entzun eta bideoa ikus daitezke pluginik gabe, baina aurreko artikuluan aipaturiko gabeziekin.
  • WebGL deritzon teknologia batez baliatuz 3Dko interaktibitatea eskaintzen du.

Comments

Popular posts from this blog

Ikasmaterialgintzan nagusituko den zenbait joera

QR kodeak erabiltzeko gida

Zenbateraino da onuragarria papera birziklatzea?