Frantzian tabletak erosteko asmoa areagotu egin da

Iturria: Médiamétrie


GfK-k eta Médiamétrie-k eginiko  « Multimedia ekipamenduen erreferentzia»  azterketak erakusten duenez, ordenagailuen merkatuak [Frantzian] hazten jarraitzen du eta familien hiru laurdenak ordenagailua izaterantz doa. Interneteko konexioak, mugikortasuna bilatzeak eta ultra-eramangarritasunak jarraitzen dute izaten hazkunderako faktore nagusiak, baina oraintxe bertan mugikortasuna bizkortzen ari da, tabletak erosteko asmoa handitu ahala. 
Référence des Equipements Multimédias : Des intentions d’achat tournées vers les tablettes
Familien ia lautatik hiruk ordenagailua dute Frantzian2011ko hirugarren hiruhilekoan familien % 73,2k ordenagailu pertsonal bat edo gehiago zuten Frantzian. Ekipamendu hori gora doa: +2,1 puntu urtebetean eta +10 puntu 3 urtean! Interneteko konexioak jarraitzen du izaten ordenagailu pertsonalak eskuratzeko motibazio-iturri nagusia: 10 familiatatik 7 baino gehiago (% 71,6) Internetera konektaturik daude eta 2010eko hirugarren hiruhilekoan, aldiz,  % 67,7 zeuden.
% 55 baino gehiago hazi da urtebetean netbookak dauzkaten familien kopuruaOrdenagailu eramangarrien saila ordenagailuena oro har baino bi bider lasterrago ari da hazten. Gaur egun familien % 44,1ek badute bat eta 2010ean, aldiz, % 40k zuten. Eta hiru urtean igoera 17 puntu baino handiagoa izan da.
Hazkunde hori netbookenari zor zaio batez ere, mugikortasuna eta ultra-mugikortasuna bilatzeak eraginda. Gaur egun, 3,4 milioi familiak dute horrelako ordenagailuren bat, eta 2010eko hirugarren hiruhilekoan 2,2 milioik zuten. Hori zortzi familiatatik bat baino gehiago da. Familia-buruak 35 urte baino gutxiago dituen familietan proportzioa handiagoa da: bost familiatatik batek baino gehiagok dute horrelako tresna bat (% 21,5ek).
Urtebetean hirukoiztu egin da tabletak erosteko asmoaMugikortasuna bilatzea eta ekipamendu berritzailea edukitzeko irrika agian nagusitu lekizkieke ekipamendua izateko beste motibazioei. 2010ean tableta bat erostea aurreikusten zuten baino hiru bider familia gehiagok aurreikusten dute tableta bat erostea hemendik sei hilabetera, esan nahi baita 525.000 familiak. Tabletak erosteko asmo horiek agian gaindi daitezke urte-bukaerako jaiak hurbildu ahala. Batez ere 35-49 urte artekoak dira erosketa hori egitea amesten dutenak: erosteko asmoa duten familien % 40tan familia-burua adin-tarte horretakoa da.
Ordenagailuak badu oraindik lurra irabaztekoUkimenezko tabletak biziki hedatzen ari baldin badira ere, badirudi tresna hori ordenagailuaren osagarri bihurtzen dela. Eta ekipamendu anitz izatea gero eta gehiago ari da gertatzen familietan. Gaur egun ia hiru familiatatik batek ditu ordenagailu bat baino gehiago (% 31,4k), eta duela urtebete, aldiz % 28,7k zituen.
Bilakaeraren beste perspektiba bat ordenagailurik eta Interneteko konexiorik ez duten 7 milioi familiena da. Batez ere adinekoz osaturiko familiak dira: Interneteko konexiorik ez duten familien % 61,1ek 65 urte edo gehiagoko familia-burua du. Alabaina, biztanleriaren kategoria hori atzerapena murrizten ari da eta gero eta gehiago dago webean.

Comments

Popular posts from this blog

Ikasmaterialgintzan nagusituko den zenbait joera

QR kodeak erabiltzeko gida

Zenbateraino da onuragarria papera birziklatzea?