Mac Graw-Hill argitaletxea nola ari den QR kodeak baliatzen


McGraw-Hill editorialak argitaratu berria duen “The Zappos Experience”, tituluan QR kodeak txertatu ditu 15 kapitulutan. Horren helburua irakurleei multimedia edukiak eskuratzeko aukera ematea da, hala nola autoreari egindako elkarrizketa baten bideoa ikusteko, telefono aurreratu baten kamera QR kode horietako batera zuzentzen dutenean.
Irakurleak, eduki horiek ikusteko, erregistratu egiten dira. Horrela editorialak banan-banan ezagutzen ditu multimedia eduki horiek ikustea aukeratzen duten irakurleak, bere marketineko datu-basean ditu eta haiekin zuzeneko harremanak izateko aukera du. 
Argitaletxea joan daiteke bezeroen interesei buruzko informazioa biltzen eta informazio horren arabera bideratuko dizkie marketineko kanpainak
Esaten dutenez, irakurleen % 20k eskaneatzen ditu QR kode horiek batez beste eta kasurik txarrenean ere % 4k. Hori izugarri da Facebook-eko esteketan klik egiten dutenen % 0,2 baino gutxiagoaren aldean
QR kodeekin gaur egun egiten dutena luzaro gabe irudien ezagutzarekin egingo dute, hau da ez da kode bat beharko, horretarako liburuan argitara ematen den edozein irudi erabaili ahal izango baitute gauza bera lortzeko.

Comments

Popular posts from this blog

QR kodeak erabiltzeko gida

Europar Batasunak eduki digitalei eta hizkuntzei buruzko ekimena jarri du abian

Zenbateraino da onuragarria papera birziklatzea?